Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren mendeko haur-eskolen sare osoan jantoki-zerbitzua martxan jartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2006.11.17
45
06:44
Deialdiko hirugarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00027Eusko Jaurlaritzaren mendeko haur-eskolen sare osoan jantoki-zerbitzua martxan jartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:49)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:50)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:51)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (10:53)

Berriro ekin zaio bilkurari. (11:08)

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:09)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (11:10)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (Eserlekutik) (11:13)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (11:14)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:15)Bideoa ikusi

Testua

"Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Eusko Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren mendeko
haur-eskolen sare osoan jantoki-zerbitzua martxan jartzeari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta, proposamena egin duenaren txanda denez, Oyarzabal
jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Bai, lehendakari andrea, ez
genuen uste aurreko puntuak hain azkarrak izango zirenik,
eta Legebiltzarreko talde gehienon artean sinatuko dugun
erdibideko testu baten zain gaude. Bi minutuko etena
egiteko eskatuko nizuke, arren, erdibideko testu hori
banatzeko moduan dugunean gai-zerrendako puntu hau oso
azkar ebatzi ahal izango dugu eta.

LEHENDAKARIAK: Bada, denborarik ez galtzeko, laugarren
puntura joango gara, ongi iruditzen bazaizue, gaurko gai-
zerrenda oso luzea da eta: "Mozioa, Idoia Mendia Cueva
Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
software libreari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta, proposamena egin duenaren txanda denez, Mendia andreak
dauka hitza.

MENDIA CUEVA andreak: Barkatu, presidente andrea, baina guk
ere ez daukagu testua oraindik pasatuta. Akordio batera
heldu gara, baina oraindik ez daukagu testua. Orduan,
mesedez, bost minutuko geldiunea egiten baduzu, ba, hobeto
izango da guztiontzat. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Arazorik ez badaukazue, bosgarren puntura
joango gara eta gero bueltatuko gara hirugarren eta
laugarren puntuetara.

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko
Trenbideak-eko trenen irisgarritasunari buruzkoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen...

Mesedez eskatu nahi nizueke... Ez dakit nola eskatu
isiltzeko! Benetan esango dizuet berriz: interesatzen ez
bazaizue atera Legebiltzarretik eta utzi lanean hemen
gaudenoi. Penagarria iruditzen zait ordu eta erdian sei
aldiz eskatu behar izatea isiltzeko.

Proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal