Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko Trenbideak-eko trenen irisgarritasunari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2006.11.17
45
06:44

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00229Eusko Trenbideak-eko trenen irisgarritasunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:16)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:19)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (11:22)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (11:22)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (11:23)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (11:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT) (11:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:30)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:32)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (11:33)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (11:34)Bideoa ikusi

Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:40)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntura joango gara laugarren
puntuko zuzenketa oraindino banatu barik dagoelako. Gai-
zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko
Trenbideak-eko trenen irisgarritasunari buruzkoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Eta, proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
andrea. Hasierako proposamenaren eta Hirukoak aurkeztutako
zuzenketaren arteko akordioa lortu dugu.

Alderdi Popularrak aurkeztutako ekimenaren helburua maiatza
aldera egunkarietan agertu zen kexa bati heltzea izan da.
Bertan ezinduen talde bat kexu agertu zen gipuzkoarrek topo
deitzen dugun horretan hondartzara ezingo zutela joan eta.
Izan ere, trenetara seguru sartzea galarazten zien traba
arkitektoniko bat zuten. Kexa hori bere egin zuen Alderdi
Popularrak, eta ekimen hau aurkeztu genuen.

Hirukoarekin akordioa lortu ondoren, gure ustez sailak
hartu behar ditu erabakiak lehenbailehen hori hala ez
izateko bitartekoak jartzeko, berak dituelako teknikariak
eta geltokietako bakoitzean ezinduek trenetara seguru igo
ahal izatea bermatzeko neurri egokiak zein diren dakiten
pertsonak.

Irisgarritasuna sustatzen duen Legea onartu zenetik hamar
urte igarota, aurrerapausoak eman ditugu, baina oraindik
asko dugu egiteko; egia da. Gure ustez garrantzitsua da
tren-geltokietako bakoitzean igogailuak izatea, beharrezko
neurriak hartzea. Baina beste maila bat ere falta delakoan
gaude, azkeneko traba hori gainditzea falta da, alegia,
ezinduek segurtasunez igo ahal izatea trenetara.

Oposizio gisa, hori lehenbailehen betetzea espero dugu. Gu
begira egongo gara, hori betetzen den edo ez egiaztatzeko,
hori delako gure ardura, hau da, Jaurlaritzaren ekintzak
sustatzea eta, horrezaz gain, bere jarduna fiskalizatzea.
Hartara, pertsona horiek lehenbailehen izango dituzte
eskubide horiek, gainerako herritarren