Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Herriko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako 2005-2008 aldirako Plan Estrategikoa
2006.11.24
46
04:57
Gai-zerrendako puntu bakarra

Jatorrizko ekimenak

08\10\08\00\00003Euskal Herriko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako 2005-2008 aldirako Plan Estrategikoa

Izapideak

Erdibideko zuzenketa bat onartu da, Euskal Talde Popularraren 5 proposamenei dagokiena. Erdibideko zuzenketa bat onartu da, EABko 8 proposamenei eta Aralarreko 5 proposamenei dagokiena. Erdibideko zuzenketa biek e EA-NV, EA eta Mistoa-EB legebiltzar-taldeek aurkeztutako proposamenei eragiten diete.

Hizlariak

Osasun Saila, sailburua (09:42)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (10:29)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (10:36)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (10:50)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (10:58)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:15)Bideoa ikusi

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (11:38)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (11:58)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (13:08)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (13:10)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (13:12)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (13:19)Bideoa ikusi

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:28)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (13:33)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (13:44)

Berriro ekin zaio bilkurari. (16:37)

Taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (16:34)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (16:46)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (16:58)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (17:01)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (Eserlekutik) (17:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:06)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:10)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (Eserlekutik) (17:13)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:14)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari. (17:21)

Testua

Ba, egun on berriro. Eta gaurko gai-zerrendarekin hasiko
gara. Gai-zerrendako puntu bakarra: "Jaurlaritzaren
komunikazioa, Euskal Herriko Atentzio Soziosanitarioaren
Garapenerako 2005-2008 aldirako Plan Estrategikoari
buruzkoa". Jaurlaritzako ordezkariak dauka hitza
komunikazioa azaltzeko; beraz, sailburu jauna, zurea da
hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Lehendakari jauna,
lehendakari andrea, sailburu jaun-andreok,
legebiltzarkideok, diputatuok, Euskadiko udaletako
arduradunok, egun on.

Plan estrategiko honen aurkezpenari ekin baino lehen,
zilegi bekit aldez aurreko adierazpen bat egitea. Maiatzean
egindako osoko bilkuran plan hau Legebiltzarrean
Jaurlaritzaren komunikazio gisa aurkeztea onartu zen, eta
Jaurlaritzak halaxe egin zuen. Horren ondorioz, gaur
eztabaida monografiko hau egingo dugu. Dena dela, eztabaida
hartan adierazi bezalaxe, gaurkoa ez da gobernu-plan bat,
ez da Eusko Jaurlaritzaren plana, baizik eta Kontseiluak
landu eta onartutako plana. Eusko Jaurlaritza bertako
kideetako bat besterik ez da, gainerakoen maila berean.

Hortaz, gaur ni hemen egotea zuen eskariz tramitatu den
Jaurlaritzaren komunikazio honen eztabaidan parte hartzeko
ardura duen Jaurlaritzako kide izateari zor zaio. Baina
gustatuko litzaidake gogoan izatea une honetan ez naizela
hona saileko arduradun gisa etorri, nahiz eta hala naizen,
baizik eta Atentzio Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko
lehendakari gisa. Bestela esan, parte hartu duten alde
guztien ordezkari jardungo dut. Eta hona parte hartu
dutenak: Jaurlaritzako bi sail (Etxebizitza eta Gizarte
Gaietakoa), hiru foru-aldundiak (Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoa, beren gizarte-ekintzarako departamentuen bidez),
eta Eudel, euskal udalen elkartea.

Nolanahi ere, prozedurazko alderdien inguruan izan
ditzakegun desadostasunetatik harantzago, egokia da
planaren aurkezpena osoko bilkura honetan egitea, atentzio
soziosanitarioa bezalako esparru garrantzitsu bati
dagokiolako.

Hori dela eta, gure herritarrei atentzio