Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeak aurkeztutako legez ez besteko proposamenaren eztabaida eta ebazpena, Bizkaiko Foru Aldundiak industria arloan egin dituen ekintzei buruzkoa.
1984.06.29
5
06:12

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00001Bizkaiko Foru-Diputazioaren industriaren alorreango jokabideari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 2. puntua.

Hizlariak

Olaverri Zazpe, Javier (EE LT) (00:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bergara Etxebarria, Josu (NV LT) (01:07)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Aguinaga Torrano, Joaquín María (GP LT) (01:20)Bideoa ikusi

Eguiagaray Ucelay, Juan Manuel (SV-ES LT) (01:30)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Olaverri Zazpe, Javier (EE LT) (01:42)Bideoa ikusi

Lehendakaria (01:50)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Eguiagaray Ucelay, Juan Manuel (SV-ES LT) (01:58)Bideoa ikusi

Lehendakaria (Eserlekutik) (02:03)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Olaverri Zazpe, Javier (EE LT) (Eserlekutik) (02:07)Bideoa ikusi

Eguiagaray Ucelay, Juan Manuel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:08)Bideoa ikusi

Olaverri Zazpe, Javier (EE LT) (02:08)Bideoa ikusi

Lehendakaria (02:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Bergara Etxebarria, Josu (NV LT) (02:12)Bideoa ikusi

Ordena-kontu.

Eguiagaray Ucelay, Juan Manuel (SV-ES LT) (02:17)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (02:21)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:23)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (02:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako bigarren puntua -¡isilik, arren!-: Euskadiko
Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Bizkaiko Foru-Diputazioaren
industria-alorreko jokabide batzuei buruz aurkeztutako
legez besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken
erabakia".

Legez besteko baten saloa egin duen taldea da hizpidearen
jabe. Olaverri jauna.

OLAVERRI ZAZPE jaunak: Jaun-andreok, egunon. Bizkaiko Foru-
Diputazioaren industria-politikaren arazoak eta honek
Jaurlaritzaren industria-politikarekin duen zerikusiak eta,
azken batetan -sentitzen dut mikrofono hau hondatuta
egotea-, eta, azken batetan, KLL (LTH)ren arazoak eztabaida
ugari sortu du Legebiltzar honetan, hauetariko askotan nik
neuk ere bertan artez sarturik aurkitu bait dut nire burua,
eta horrek funtsezko garrantzia duena nornahik dakiela uste
dut.

84. urtean bi eratara uler daitezkeen zenbait gertakari
gertatu dira: agian aldi baterako gertakariak ziren,
Kondaira-Lurraldeen legea onartzearen eta horren
egiterapenaren arteko hutsartearen ondorioz, edo askoz ere
mundu kezkagarriagoz ikus daiteke agian, hau da, herri
honetako erakunde batzuk, bere gauzak ikusteko moduari
jarraiki, lege horretaz kanpo jardun nahi dutela. Nere
ustez, gaurko eztabaidan 84.ean gertatutakoaren izakera
argitzeko eta 85.etik aurrera gertatuko dena aurrez esateko
gai izango bagina, herri honek jakin lezake nondik nora
dabilen bederen.

Arazoak ez dira industrian soilik gertatu. Ingurugiroan,
ozeanografian eta beste hainbat alorretan ere bai. Gaur
industria besterik ez dugu aztertuko, baina, jakina,
arrazoiketek beste arazoetako edozeinentzat balio dute eta
denok ezagutzen duten eta urtetik urtera eutsi diogun
oinarria daukate, hots, Ekonomia-Kontzertuko diruak gaizki
banatu direla, diputazioei horiekiko aginterik ez zegokien
diru-baltzak emanez, honela erakunde hauek bere kasa
erabili duten eskuarteko diruaren jabe izanik.

Lege hutsezko ikuspegitik, baita legebiltzar-ikuspegi
hutsetik ere, ez dago inolako zalantzarik. Gebara jaunak,
nere ustez, nere ikuspegitik