Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Eusko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak legez ez besteko proposamenaren eztabaida eta ebazpena, sindikatuen askatunaren aldeko lege organikoa.
1984.06.29
5
06:12

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00003Sindikaritza-Askatasunaren Oinarrizko Legeari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 3. puntua

Hizlariak

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (02:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:09)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (00:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (00:37)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:45)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (00:49)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Eusko Abertzaleak
Legebiltzar-Taldeak Sindikaritza-Askatasunaren oinarrizko
legeari buruz aurkeztutako legez besteko baten saloaren
eztabaidaketa eta azken erabakia". Iharduera legez besteko
baten saloei dagokiena izango da. Lehendabizi, talde
salogilearen eskuharmena.

Olabarria jauna da hizpidearen jabe.

OLABARRIA MUÑOZ jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok, zuen aurrean agertzen naiz -eta barka
hainbestetan erabilitako esatemodua- lokulusketarako eta
izkutuko hain egoki den ordu honetan, eta sentitzen dut;
aldez aurretik eskatzen dut barkamena orduagatik, nere
mintzaldiaren noizkoagatik. Eta egoera hau galerazteko nere
aurkezpenean laburra izatea -hau ere eskertu ohi den gauza
bait da- eta ahal den neurrian eta gaiaren berezko
nahaspilatasunak horretako aukera eman diezadan neurrian
atsegina izatea itxaroten dut. Diodanez, Sindikaritza-
Askatasunaren izeneko oinarri legeari buruz gure taldeak
aurkezten duen legez besteko baten saloa aldezteko eta
azaltzeko agertzen naiz. "Sindikaritza-Askatasunaren
izeneko" diot, zermugatze-deitura handinahikeria samarreko
izan bait daiteke, edo atalkako idazki honentzat handiegi
samarra izan bait daiteke agian.

Legez besteko baten salo hau aurkeztearen helburua honako
hau da: gure Elkartean burujabea den, bere bitzartez gure
Autonomia-Estatutoko 24 atalak agintzen duenaren arabera
gure Autonomia-Elkarteko zenbait aginte egiteratzen
direneko Eusko Legebiltzar honen erakunde mailako
adierazpena eta alde batetik, Sindikaritza-Askatasunaren
oinarrizko lege-egitasmoaren iritzi-mailako edukiaren, eta
bestetik horren lege-alorreko berenezko eta ondoriozko
edukiaren aurkako adierazpena eskatzen da.

Argi eta garbi baieztatzen du gure taldeak aurkeztu dugun
legez besteko baten saloaren idazkian, Eusko Legebiltzarrak
beharrezkotzat jotzen duela Diputatuen Kongresuan
onartutako Sindikaritza-Askatasunaren oinarri-legearen
idazkiaren aurka dagoela aitortzea. Zergatik aurka egote
hau?