Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

14
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, etxebizitza babestuari buruzko euskal legearen gainekoa
2006.12.01
47
08:59
Deialdiko hamaseigarrena. Abenduaren 22an jarraitzen duen bilkuraren zortzigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00097Etxebizitza babestuari buruzko euskal legearen gainean

Izapideak

-

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:44)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (11:45)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:46)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (11:47)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaseigarren puntura joango gara: "Galdera,
Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, etxebizitza babestuari buruzko euskal
legearen gainekoa". Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea. Eta
baimena ematen badidazu, eserlekutik bertatik egingo dut
galdera.

Eusko Legebiltzarrak osoko bilkuran onartu zuen ekimen
batean Jaurlaritzari eskatu zion 2007ko apirila baino lehen
onartzeko etxebizitza babestuaren lege-proiektua. Sailburu
jaunari galdetu nahi diogu Jaurlaritzak asmorik ba ote duen
2007ko apirila baino lehen onartzeko etxebizitza
babestuaren lege-proiektua, Legebiltzarrak agindutakoa
betez. Horrezaz gain, lege-proiektu hori prestatzeko lanak
zein fasetan dauden jakin nahi genuke.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Etxebizitza
sailburuak dauka hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, presidente andrea.

Hala da, bai, konpromiso hori beteko dugu, Jaurlaritzak
berak helburu horixe baitzuen Legebiltzarrak legez besteko
proposamenean hori agindu baino lehen.

Eskertzekoa da gai honen inguruan, etxebizitza babestuaren
legearen beraren inguruan duzun interesa, Quiroga andrea,
eta zure taldearena ere bai.

Beraz, egiaz, zuk aipatutako data horretan aurkeztuko dugu
lege proiektua, apirilean, hortaz. Lanak dagoeneko oso
aurreratuta ditugula ere esango dizut. Lehen aurreproiektua
prest dugu dagoeneko. Zuekin ere, legebiltzar-taldeekin ere
hitz egin nahi dugu horri buruz, baita Gobernu Kontseiluak
berak onartu baino lehen ere.

Hortaz, hori da gure asmoa. Eta besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu jauna. Quiroga
andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Lurzoruaren Legea onartu ostean, sailburu jauna, hau dugu
etxebizitzaren inguruko legeetako bat, beraz, gure
herritarrak gehien kezkatzen dituen