Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskadiko Ezkerra legebiltzar Taldeko Lertxundi jaunak Lan-sailburuari egindako interpelazioa, Lan Harremanetarako Kontseiluari buruz.
1984.06.29
5
06:12

Jatorrizko ekimenak

02\10\04\01\00005Lan-Harremanetarako Batzordeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (02:30)Bideoa ikusi

Lan Saila, sailburua (02:36)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (02:47)Bideoa ikusi

Lan Saila, sailburua (Eserlekutik) (02:50)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-Zerrendako zortzigarren gaia:
"Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Roberto Lertxundi
Barañano jaun txit argiak Lan-sailburu jaunari Lan-
Harremanetarako Batzordeari buruz egindako itauna".

Lertxundi jauna da hizpidearen jabe.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Lehendakari jauna, jaun-andreok,
Lan-sailburu jauna, orain ahotan dugun itaun hau egitera
bultz egin zidan arrazoia oinarrian Lan-Harremanetarako
Batzorde hau Legebiltzar honek joan zen Legegintzaldian
egin zituen gauzetatik ederrenetakoa izatea bera dela
esango nuke. Hots, ekonomiazko kinka larrian aurkitzen den
herrian, eta elkarrizketa eta hitzarmenen ugariagatik hain
zuzen nabarmentzen ez den herrian, Lan-Harremanetarako
Batzordearen mailako, enpresarien eta sindikatuen arteko
berdineangotasunezko erakundea sortarazteak gure
herriarentzako oso garrantzitsua eta oso beharrezkoa den
erakunde-maila garbia dirudi.

Baina zera gertatzen, ordea, Konstituzio-auzitegiari
egindako jazarpena eta horrek emandako epaia ikusi ondoren,
izan duen benetako bizia oraindik labur samarra dela -ez
horren bere ihardunaren osoko haztaketarik egiterik, nik ez
dut horrelakorik nahi gainera-, baina gure taldeak duen
irudipena zera da, Batzordearen oinarrizko egitekoei,
aholku-ematezkoari batipat, Eusko Jaurlaritzak ia batere
laguntzarik ez ote dien eman.

Hots, Batzordea, ahaldun jaun-andreok nire iritzia azaltzen
utzi iezadazue, Belgikako Lan-Batzordearen erara -bertako
hitzaurrean hori esaten da behintzat-osatutako batzordea da
eta aholku-ematezko egitekoa eta hitzarmenak lortzezko
egitekoa ditu, noski. Hau Belgikan, benetako Lan-Bazkunde
gisa aritzen den garapen-esparrua, baita gizarte-mailakoa
ere, aurkitzeko garrantzi haundi-haundikoa izan da. Hots,
Belgikan Batzorde honen esparruan elkar-aditzez lortzen
diren hitzarmenak ez ditu inork zalantzan jarriko. Hots,
Jaurlaritzak indarrean jarri baino ez ditu egiten, eta
Euskadin noizbait gisa honetako gauzak egitera iristea bai
ederra izango litzatekeela. Izan