Breadcrumb

   Asunto
 

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Mujer y Juventud
2
Comparecencia de la defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres, a petición de la comisión, de conformidad con la solicitud formulada por D.ª Maite Aranburu Olabarrieta, parlamentaria del grupo Ezker Abertzalea, para que expongan la planificación de la defensoría y realice una valoración de su actuación hasta la fecha.
13.12.2006
15
01:20

Iniciativas origen

08\10\06\03\00124A fin de que exponga la planificación de la Defensoría para la Igualdad de Mujeres y Hombres y realice una valoración de su actuación hasta la fecha

Trámites

Comparece la defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres acompañada de Pilar Sanz de Pablo

Oradores

Aranburu Olabarrieta, Maite (GP EAB) (10:05)Ver vídeo

Defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres (10:06)Ver vídeo

Aranburu Olabarrieta, Maite (GP EAB) (10:35)Ver vídeo

Defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres (10:36)Ver vídeo

Turno de grupos.

Garrido Knörr, Laura (GP PV-ETP) (10:42)Ver vídeo

Leturiondo Aranzamendi, Esozi (GP SV-ES) (10:49)Ver vídeo

Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (GP NV) (10:51)Ver vídeo

Defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres (10:52)Ver vídeo

Garrido Knörr, Laura (GP PV-ETP) (10:56)Ver vídeo

Defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres (10:57)Ver vídeo

Turno de réplica.

Garrido Knörr, Laura (GP PV-ETP) (11:11)Ver vídeo

Defensora para la Igualdad de Mujeres y Hombres (11:17)Ver vídeo

Se suspende la sesión. (11:23)

Texto

Bigarren puntuarekin jarraituz, "Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako defendatzailearen agerraldia, Maite
Aranburu Olabarrieta Ezker Abertzalea taldeko
legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak
eskatuta, berdintasunerako erakundearen plangintza
azaltzeko eta orain arte egindakoaren balorazioa egiteko".

Bueno, hemen ditugu Maite Erro anderea eta Pilar Sanz
Berdintasun aholkularia. Eta besterik gabe, Ezker
Abertzalea taldeko Maite Aranbururi emango diot hitza.

La Sra. ARANBURU OLABARRIETA: Eskerrik asko, lehendakari
anderea. Egun on guztioi. Eta lehenik eta behin, eskerrak
eman nahi dizkiet Maite Erro eta Pilar Sanz andereei hona
etortzegatik guri azalpenak ematera.

Hori esanda, guk jakin nahiko genukeena da zein den kurtso
honetarako zure eginkizunean aurreikusita duzun lan-
plangintza, eta zeintzuk diren kurtso honetan zehaztuta
dauzkazun helburuak. Badakigu urtean egin ez dena oso zaila
dela hilabete batzuetan egitea, hori jakin badakigu, baina
gustatuko litzaiguke jakitea orain arte egin izan duzun
lana. Besterik ez.

La PRESIDENTA: Eskerrik asko, Aranburu anderea. Eta,
besterik gabe, Maite Erro andereari ematen diot hitza.

La DEFENSORA PARA LA IGUALDAD DE MUJERES Y HOMBRES (Erro
Jauregi): Eskerrik asko, eta egunon guztioi. Nire lehenengo
agerraldia da, eta benetan errespetu handiarekin sentitzen
naiz etxe honetara iristen naizenean, edo iritsi izan
naizen aldiro, ez egoera honetan, baizik eta beste batean
EHUko errektoreari lagunduz errektoreorde bezala. Hala ere,
hau esanda, gustatuko litzaidake, eta hala espero dut, modu
egoki batean erantzutea egiten dizkidazun bi galdera
horiei.

Halaz eta guztiz, uste dut banatzen ari direla aurkibide
bat. Power Point bat ekarri dut, Power Point hori erdaraz
doa. Banatzen zaizuena aurkibidea da, hor hitz egingo
ditudan puntuak, 2.a eta 3.a hain zuzen, horien edukiak
erlazionatu daude erabat egin dizkidazun galdera horietan.
Eta euskaraz eginen dut, arbelean edo hortxe erdaraz
azaltzen zaizuena euskaraz