Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina, Euskadiko irakaskuntza publikoko grebari buruzkoa
2006.12.22
49
00:26
Deialdiko laugarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00124Euskadiko irakaskuntza publikoko grebari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:04)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (12:05)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:07)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (12:09)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara, zeren
hirugarrena erretiratuta dago, dakizuen bezala: "Galdera,
Iñaki Oyarzabal Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina,
Euskadiko irakaskuntza publikoko grebari buruzkoa".
Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu jauna, Campos jauna, zer ari da gertatzen euskal
eskola publikoan, zergatik jarri dira ados guztiz ibilbide
ezberdina duten sindikatuak, ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGT,
alegia, eskola publikoan greba deitzeko? Zure ustez lanuzte
horiek zergatik babestu dituzte langile gehienek hiru
lurraldeetan?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna. Hezkuntza
sailburu jaunak dauka hitza.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUAK (Campos
Granados): Mahaiburu andrea, legebiltzarkideok, eguerdi on.
Eta Oyarzabal jauna, Eguberri on.

Galdetzen badidazu zergatik deseatzen dizudan Eguberri on,
erantzun diezazuket. Baina beti ez zait erraza egiten
erantzutea zergatik besteek erantzuten duten edo jokatzen
duten jokatzen duten moduan. Are gutxiago sailari zail
samarra egiten zaio azaltzea zergatik asaldatuta agertzen
diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin
aspaldiko partez lan-baldintzak adostu dituzten sindikatuak
eta, alderantziz, aspaldian ere sailarekin akordiorik lortu
ez duen sindikatuak era arduratsu batean negoziazio-mailan
tinko irauten duen negoziazioari eutsiz.

Dakidana da uda baino lehenago sindikatu hauek agindu
zigutela udazken beroa eta halaxe izan dela. Dakidana da
ere hauteskunde sindikalen aurrean gaudela eta horrek ere
eraginen bat izango duela. Eta ziur aski hipotesi gehiago
egon, egon daitezke. Eta ziur aski Jaurlaritzako nire kidea
den Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Joseba
Azkarragak, argibide gehiago eman diezazuke sindikatuen
jokabideei buruz.

Nolanahi ere, ikasleei adierazten dieguna: gatazka
konpontzeko elkarrizketa,