Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

19
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, bigarren iritzi medikoari buruz
2007.02.22
54
12:15
2007ko otsailaren 23an jarraitzen duen bilkuraren hamaikagarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00137Bigarren iritzi medikoari buruz

Izapideak

Otsailaren 23an tramitatu da. Osasun sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (14:31)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (14:31)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (14:32)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (14:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hemeretzigarren puntura joango gara:
"Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina,
bigarren iritzi medikoari buruz".

Iturmendi andrea, zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Zure baimenarekin,
eserlekutik, lehendakari andrea.

Sailburu jauna, noiz arautuko du Eusko Jaurlaritzak,
legebiltzar-agindua betez, bigarren iritzi medikoa lortzeko
eskubidea gauzatzea, diagnostiko mediko bat edo tratamendu-
proposamen bat egiaztatu ahal izateko?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Sanitateko sailburua, zurea da hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Muchas gracias,
presidenta.

Iturmendi andrea, nik zuretzat, Legebiltzar honentzat eta
euskal herriarentzat funtsezkoa dela iruditzen zaidan gauza
bat egin nahi dut. 1989tik dago araututa (uztailaren 18ko
175/1989 Dekretuaren bidez, eta barkatu data hori
izateagatik) Euskadin gauzatzen den eskubide bat. Esate
baterako, 2005ean bigarren iritzia eskatzeko 626 eskaera
egin ziren. Are gehiago, Osanet orria abiarazi genuenetik,
zehatz-mehatz gai honetan 4.500 bisita eta 552 eskaera izan
dira. Eskubide hori, beraz, gauzatzen da.

Baina, begira, hala eta guztiz ere, bat nator zurekin, uste
dut, posible bada, behintzat, hobetu daitekeela, eta lanean
ari gara zentzu horretan. Osakidetzako nahiz Osasun Saileko
bezeroari arreta emateko barrutiei galdetu diegu ea gauzak
nola dauden, eta tramitatu dugu dekretu bat gauzatzeko
prozedura formala jarraituz, batez ere informatikaren
kontua dela eta, eguneratzeko eta egokitzeko.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu jauna.

Iturmendi andrea, zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Ez dago araututa, sailburu
jauna. Ez dago araututa.

Nork eska dezake eskubide hori gauzatu nahi duela? Zein
kasutan? Bigarren iritzia euskal osasun-sistemaren barruan
emango al da, ala sistema hitzartura jo daiteke? Ze epetan
erantzun behar du administrazioak? Zuk ondo asko dakizu
hori ez dagoela araututa. Eta 2003ko