Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko publizitate eta komunikazio instituzionalari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.02
55
07:57

Jatorrizko ekimenak

08\09\02\02\00029Euskal Autonomia Erkidegoko publizitate eta komunikazio instituzionalari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:11)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (11:19)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (11:20)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:27)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (11:31)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (11:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:43)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:48)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:51)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (Eserlekutik) (11:52)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (11:55)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:55)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Agirre López, Xabier (NV LT)
Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT)
Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT)
Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo (NV LT)
Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT)
González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT)
González Zorrilla, José María (NV LT)
Goya Laso, Eneko (NV LT)
Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT)
Ibarretxe Markuartu, Juan José (NV LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)
Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT)
Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT)
Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkullu Renteria, Iñigo (NV LT)
Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT)
Anda Fernández, José Luis (SV-ES LT)
Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT)
Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT)
Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT)
Eguiguren Imaz, Jesús M.ª (SV-ES LT)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT)
Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT)
Rodríguez Fouz, Coral M.ª (SV-ES LT)
Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)
Abascal Conde, Santiago (PV-ETP LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Blanco Pascual, Roberto (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT)
Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
San Gil Noain, María (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Aranburu Olabarrieta, Maite (EAB LT)
Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT)
Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT)
Berasategi Juguera, Karmele (EAB LT)
Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT)
Martínez Ona, Julian (EAB LT)
Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT)
Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT)
Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT)
Larreina Valderrama, Rafael (EA LT)
Lasa Arteaga, Onintza (EA LT)
Porres Azkona, Juan (EA LT)
Ziarreta Bilbao, Unai (EA LT)
Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT)
Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT)
Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT)
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetza
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua
Herrizaingo Saila, sailburua
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua
Osasun Saila, sailburua
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadur Saila, sailburua

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena,
Euskal Autonomia Erkidegoko publizitate eta komunikazio
instituzionalari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Zuzenean joango gara eztabaidara, eta aldeko txandan Euskal
Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza. Beste talderen
batek hartuko du parte proposamenaren aldeko txandan?
Aralar eta Euskal Talde Sozialista. Damborenea jauna, zurea
da hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Arrazoizko samarra den kontu batekin gatozenez, espero dut
oraingoan lege-proposamen hau aintzat hartzea aho batez
onartu ahal izango dugula. Proposamenaren xedea oso sinplea
da, hain zuzen ere, legez arautzea Eusko Jaurlaritzaren eta
gainerako erakundeen publizitate-kanpainak. Bide
horretatik, Eusko Jaurlaritzak (hau da, kasuan kasu Eusko
Jaurlaritzan dagoenak) diru publikoa kanpaina pribatuak edo
alderdikoiak egiteko erabili ahal izatea eragoztea. Bestela
esan, Jaurlaritzaren publizitate-kanpainek nolakoak izan
behar duten arautzea.

Egun arazo txiki bat dugu gure autonomia-erkidegoan, ez
baitugu hauteskundeetako kanpainak nolakoak izan behar
duten arautuko duen erregulaziorik, ez legerik, ez
bestelakorik. Eta hori ez dugu guk esaten (nahiz eta guk
ere esan), halaxe adierazi baitute Herri Kontuen Euskal
Epaitegiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde
Batzordeak, Eusko Jaurlaritzak berak egindako kanpaina
bidegabeen inguruan jarritako ondoz ondoko salaketak izan
direnean.

1989ko dekretu batek Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak
egindako kanpainak koordinatzeko erakundeen arteko batzorde
bat sortu zuen, eta kito. Eta pentsatzekoa da publizitatean
diharduten enpresek prezio hobea eskaintzeko izango dela,
eta ez askoz gehiagotarako.

Zer proposatzen dugun? Bada, Diputatuen Kongresuan zuen
guztion adostasuna izan duen zerbait. Hau da, Euzko Alderdi
Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua, gu,