Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, genero-indarkeriaren aurkako borrokari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.02
55
07:57

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00265Genero-indarkeriaren aurkako borrokari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (11:56)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:02)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (12:09)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:14)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (12:20)Bideoa ikusi

Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT) (12:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (12:32)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:35)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:38)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (12:43)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:44)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (12:46)Bideoa ikusi

Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT) (Eserlekutik) (12:48)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (Eserlekutik) (12:50)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:51)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:51)Bideoa ikusi

Testua

Orain gai-zerrendako laugarren puntura pasatuko gara -
mesedez, isilik egoteko eskatzen dizuet-: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, genero-indarkeriaren aurkako borrokari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Sozialistaren ordezkariak, Zabaleta andreak, dauka
hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Legebiltzarkide jaun-andreok.

Mintzagai dugun fenomenoari dagokionez benetan gogorra eta
larria den une batean eztabaidatuko dugu ekimen honen
inguruan. Horrek erakusten digu zenbaterainokoak diren
arazoa errotik konpontzeko zailtasunak, izan ere, emakumeen
aurkako indarkeriak 14 biktima eragin ditu bi hilabetetan
estatu osoan. Horiek kaleak betetzen ez dituen
terrorismoaren biktimak dira, gertakarien orrietan agertzen
direnak, egunkarien lehen orrialdeetan agertu beharrean.
Gainera, gehiegi dira oraindik horiek esparru pribatukotzat
jotzen dituztenak.

Isil eta egunero-egunero, etxeko terrorismo hori matxismo
kriminalaren baitan errotzen da, eta bertan irauteaz gain,
odolezko arrastoa uzten du. Odolezko hamalau arrasto.
Emakumezko hamalau izen, lehenik gogoratu egin nahi
nituzkeenak, eta ez ahaztu. Izan ere, ia ez ditugu gogoratu
ere egiten genero-indarkeriaren biktimen izenak, emakume
horiek zein diren, zein egoeratan dauden, airea bezain
ikusezinak baitira.

Batzuek emakumeen iraultzaren martiriak direla diote,
emakumeek berdintasunaren alde egindako borrokaren
martiriak, batzuentzat hori baita mende honetako
diferentzial politikoa. Sufrimenduaren icebergaren tontorra
dira, banan-banan, eta hori ez da metafora hutsa.

Ez genero-indarkeriaren aurkako lege integralak, ez
berdintasunerako legeak, ez familia babesteko legeek ez
dute lortu fenomeno honen ondorio dramatikoak etetea, nahiz
eta horiek ere ezinbestekoak diren. Biktimei babesa emateko
sistema berriz aztertu behar dugu, ez beraiek, ez botere
publikook ez diegulako aukerarik