Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gizarte-larrialdietarako laguntzen hartzaileek gizarte-etxebizitzak eskuratu ahal izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.02
55
07:57

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00280Gizarte-larrialdietarako laguntzen hartzaileek gizarte-etxebizitzak eskuratu ahal izateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (16:16)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (16:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (16:31)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (16:33)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (16:38)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (16:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (16:50)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (16:54)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (17:00)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (17:01)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (17:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:11)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, gizarte-larrialdietarako laguntzen hartzaileek
gizarte-etxebizitzak eskuratu ahal izateari buruz".

Mesedez, beste behin ere eskatu isilik egoteko, bilkuran
gagoz eta. Proposamena egin duen taldearen txanda denez,
Euskal Talde Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak,
dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren datuen
arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2006an 26.000 petsonak
jaso zituzten gizarte-larrialdietarako laguntzak. Era
berean, 35.000 pertsonak jaso zituzten oinarrizko
errentak...

LEHENDAKARIAK: Quiroga andrea, itxaron mesedez momentutxo
bat... Mesedez, isilik egoteko eskatzen dizuet. (Etena)

Jarraitu, mesedez.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Esaten ari nintzen bezala, 26.000 pertsonak jaso dituzte
gizarte-larrialdietarako laguntzak eta 35.000k
oinarrizko errentak. Datu horiek, legebiltzarkide jaun-
andreok, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen ari denari
buruzko gogoeta serioa egitera bultzatu beharko gintuzkete;
izan ere, nola liteke 35.000 pertsonak izatea oinarrizko
errenten beharra eta 26.000 pertsonak laguntza behar izatea
larrialdi-egoeretarako Jaurlaritzak langabeziari buruz eta
ekonomiari buruz aurkezten dizkigun datuak kontuan hartuta.

Uste dugu gogoeta serioa egin behar dela gertatzen ari
denaren gainean, eta ongi aztertu behar da ea urtetik
urtera zergatik egiten duten gora oinarrizko errenta eta
gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzen dituztenen
kopuruek.

Esaten ari nintzaizuen bezala, aipatutako gizarte-
larrialdietarako laguntza horiek batez ere etxebizitza-
beharrei erantzuteko erabili dira. Zehatz-mehatz, eta beti
ere Jaurlaritzak berak eta laguntza horiek kudeatzeaz
arduratzen diren oinarrizko gizarte-zerbitzuek emandako
datuen arabera, % 80 inguru alokairuak ordaintzeko
erabiltzen da, eta horrek agerian