Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Esther Martínez Fernández Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasadar eta portuen mantenimendurako politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
Deialdiko hirugarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00038Euskal Autonomia Erkidegoko itsasadar eta portuen mantenimendurako politikari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:41)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:43)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (11:44)Bideoa ikusi

Goya Laso, Eneko (NV LT) (Eserlekutik) (11:46)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:47)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:49)Bideoa ikusi

Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:49)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:50)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Mozioa,
Esther Martínez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasadar eta
portuen mantenimendurako politikari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta Martínez andreak dauka hitza.

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Legebiltzarrari jakinarazteko adostasunera iritsi garela,
eta zuzenketa bat dagoela...

LEHENDAKARIAK: Mesedez, Martínez andrea, itxaron unetxo
batez... Mesedez, isiltasuna eskatzen dizuet (Pausa)

Jarraitu, mesedez.

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ andreak: Jaurlaritza babesten duten
taldeek eta gure taldeak sinatutako erdibideko zuzenketa
bat dugu, eta bertan Jaurlaritzari eskatzen diogu bilkura-
aldi hau amaitu baino lehen bidaltzeko, Jaurlaritzaren
komunikazio gisa, 2007-2010 aldirako Dragatuen Plana, hori
gauzatzeko esleituko diren baliabideak eta plana kudeatzeko
sistema ere barne hartuko dituena.

Hori eginez gero, Legebiltzarra Jaurlaritzak esparru
honetan duen politikaren jakinaren gainean egon ahal izango
dela uste dugu. Gainera, legebiltzar-egoitzan jaso ahal
izango dugu "Mundakako itsasadarra" draga publikoaren azken
erabileraren berri.

Horrenbestez, tira, Jaurlaritza babesten duten taldeek izan
duten aldeko jarrera ona eskertu nahi nuke. Eta Larreina
jaunak egiaztatu ahal izango duzuenez, beti ez gaude zure
aurka, ezta? Zuei gauzak arrazoizkoak direla iruditzen
zaizuenean, babestu egiten gaituzue. Lastima hain ikuspegi
laburra izatea, eta aurretik izan dugun aukera horretan,
guk aurkeztutako mozio ezin hobearen kasuan, beste alde
batera begiratu izana, gehienetan egiten duzuen bezala.

Nolanahi ere, ez saiatu eserleku hauetarantz bideratzen
zuen ardura bakarrik dena, alegia, ez duzuela garbi ikusten
ETA garaitzea dela lehentasuna.

Eskerrik asko. (Marmarrak)

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Martínez andrea.

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txandara joango gara,
eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldearen