Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, immigrazioak hezkuntza-sisteman izan beharreko tratamenduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
Deialdiko laugarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00281Immigrazioak hezkuntza-sisteman izan beharreko tratamenduari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (12:01)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:05)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:17)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (12:25)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (12:37)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (12:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (12:49)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (12:55)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:00)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:08)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (13:13)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (13:21)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:24)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua. Cuadra andreak oraintxe
bertan esan dit erdibideko emendakin bat dagoela laugarren
puntuan, eta banatu barik dago, momentuz, hori. Arazorik
dago bosgarrena ikusteko laugarrenaren aurretik? Ez dago
arazorik...? Badago, arazo bat dago. Bale.

Orduan, laugarrena. Eta egingo duguna da lehenbailehen
banatu erdibideko emendakin hori. Laugarrenarekin
jarraituko dugu... Barkatu? Laugarrena hasiko dugu.

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
immigrazioak hezkuntza-sisteman izan beharreko
tratamenduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Sozialistak taldearen ordezkariak, Celaá andreak dauka
hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Lehendakari andrea, legebiltzarkide
preziatuok, gaur legez besteko proposamen batekin
gatozkizue eta proposamen horrek...

LEHENDAKARIAK: Mesedez, isilik egoteko eskatzen dizuet
berriz ere.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Esaten ari nintzen bezala, badakigu
jakin, gaur ekarri dugun proposamen honek, bitxia bada ere,
eta hasi aurretik bertatik, Legebiltzarra zatituko duela,
Buñuelen zakur andaluziarraren bizar-xaflak begi hura
zatitzen zuen bezalaxe: eskuina eta ezkerra bereizten ditu,
eskuinak ez duelako uste diru publikoarekin finantzatzen
diren ikastetxeetan immigrazioaren gehieneko koefiziente
batzuk ezarri behar direnik.

Legebiltzarkideok, honek eztabaida zaharrak errepikatzeko
bide emango digu. Immigrazioaren fenomenoa eta hori euskal
hezkuntza-sisteman barne hartzeko beharra berriak dira,
baina azkar ari dira egiten aurrera. Gainera, horrek
ezustean harrapatu du hezkuntza-sistema, aniztasunaren
tratamenduari bizkar emanez bizitu baita azkeneko 125
urteetan, Moyano legeaz geroztik.

Ikasle etorkinen integrazioa arazo da egun, baina ez
eskolako arazo bakarrik, baina bereziki eskolako arazo.
Ikasle horiek integratzeko, ezinbestekoa eta funtsezkoa da
eskola, eskola delako kontzienteki