Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, prostituzioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
Deialdiko bosgarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00282Prostituzioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (13:27)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:34)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (13:41)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (13:43)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (13:49)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (13:51)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:58)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:58)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (14:00)

Testua

Hurrengo puntuan erdibideko zuzenketa bat adostu dute, eta
eztabaida ez dela oso luzea izango esan didate; beraz, gai-
zerrendako hurrengo puntuari ekingo diogu. Gai-zerrendako
bosgarren puntua: "Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, prostituzioari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Sozialistak taldearen ordezkariak, Zabaleta andreak dauka
hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Legebiltzarkide jaun-andreok, egun on.

Euskal Sozialistak taldeak gizarte osoan hipokresiarik
handienarekin eztabaidatzen den gai bat ekarri nahi izan du
gaur Legebiltzarrera. Hori horrela izaki, bistan da horrek
ikerketa, argitasuna eta errealismo soziala behar dituela.
Prostituzioan jarduteaz ari naiz...

LEHENDAKARIAK: Mesedez, isiltasuna eskatzen dizuet...

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

... eta horretatik eratortzen diren gainerakoez ere bai.
Horren inguruan hipokresiaz hitz egiten dugula esan dut,
jarduera alegala bada ere egunero jarduera horri buruzko
ehunka iragarki argitaratzen direlako komunikabideetan, eta
ez bakarrik idatzietan.

Aurrez esango dut Euskal Sozialistak taldearen jarrerak ez
duela inolako zerikusirik ikuspegi moralarekin eta ez
dugula norabide horretako inolako judiziorik egin nahi gai
honen inguruan. Guk Euskadin ere oso zabaldua dagoen
jarduera horretara hurbildu nahi dugu, eta uste dugu gai
hori gehiago eta hobeto ezagutu behar genukeela, alde
batekoen eta bestekoen zorroztasunaren bidetik, hala
badagokio, gure eskumenekoak diren esparruetatik
errealitatearen ezagutzaren eta egoeraren arabera egoki
izan daitezkeen neurri administratiboak hartzeko.

Prostituzioaren fenomenoa, gure ustez, bereizi egin behar
da gizakien trafikotik (batez ere emakumezkoen eta haurren
trafikotik), helburu sexu-esplotazioa edo lanerako
esplotazioa izaten duenetik. Delitu hori legeak eskura
jartzen dizkigun tresna guztiekin