Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren eraikin instituzionalen ingurunean Internetera WiFi teknologiaren bidez konektatzeko aukera eskaintzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
Deialdiko bederatzigarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00330Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren erakin instituzionalen ingurunean Internetera WiFi teknologiaren bidez konektatzeko aukera eskaintzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:27)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (17:33)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (17:34)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (17:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:40)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (17:42)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:43)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntura joango gara: "Euskal
Legegiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko
Legebiltzarraren eraikin instituzionalei ingurunean
Internetera Wifi teknologiaren bidez konektatzeko aukera
eskaintzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Semper
jaunak dauka hitza.

SEMPER PASCUAL jaunak: Bai, lehendakari andrea. Berriz ere
eserlekutik, zure baimenarekin.

Gai honetan ere akordioa lortu da, eta, ondorioz, labur-
labur azaldu nahiko nuke zergatik aurkeztu genuen legez
besteko proposamen hau eta zergatik iritsi garen akordio
batera.

Legebiltzarkide guztiok dakizuen bezala, wifi hitzak
Internetera kablerik gabe konektatzea esan nahi du. Gaur
egun teknologia hori, wifi teknologia publikoa, fenomeno
teknologiko garrantzitsua bihurtzen ari da mundu osoan.
Adibide argiak ditugu: Estatu Batuetako hainbat hiri
garrantzitsutan, Estatu Batuetako berrehunen bat hiri
garrantzitsutan, teknologia horren aldeko apustua egiten
ari dira. Filadelfia, New York, Miami, San Frantzisko...
hirietako edota Kalifornia Estatuko herritarrak, esate
baterako, edozein tokitatik konekta daitezke eskuko
ordenagailu batekin...

LEHENDAKARIAK: Arren, begirune apur bat eskatzen dizuet
hitz egiten ari denarentzat, behintzat.

SEMPER PASCUAL jaunak: Esaten ari nintzen...

LEHENDAKARIAK: Jarraitu, mesedez.

SEMPER PASCUAL jaunak: Uste dut esaten ari nintzela Estatu
Batuetako hainbat hiritan jadanik posible dela hiritar
arruntak, ez bakarrik profesional liberalak, baizik eta
hiritar arrunt guztiak, hiriko edozein tokitan Interneteko
banda zabalera konektatzea. Hori Estatu Batuetan gertatzen
da, baita Kanadan ere, Toronto hirian; eta Erresuma Batua
proiektu pilotu bat ari da garatzen, eta proiektu horri
esker 4 milioi britainiar Interneteko banda zabalera
konektatu ahal izango dira hirietako edozein puntutan...

Espainian ere badira adibideak. Nahiz eta egia den,