Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Familiaren Euskal Institutua sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
Deialdiko hamargarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00331Familiaren Euskal Institutua sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:45)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (17:52)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (17:58)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (18:05)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (18:14)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:17)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (18:24)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (18:28)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (18:33)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (18:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:42)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako 10. puntura joango gara: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
Familiaren Euskal Institutua sortzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta Euskal Talde Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak
dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Ederto, talde popularrak ekarri duen ekimen hau ez da
batere berria. Behin baino gehiagotan aurkeztu izan ditugu
legez besteko proposamenak Eusko Jaurlaritzaren
organigraman familiari buruzko organo bat sortzea eskatuz.
Gure taldeak hasiera batetik Emakundek dituenak bezalako
egitura eta posizioa izango lukeen institutu bat sortzearen
aldeko apustua egin du.

Azkenik, eta gaiari buruz hainbat eztabaida egin ondoren,
Eusko Jaurlaritzak Familia Zuzendaritza sortzea erabaki
zuen; eta, bide batez esango dut, zuzendaritza horrek, egia
esan, sortu zenetik, ez duela protagonismo edo presentzia
handirik izan euskal bizitza politikoan. Eta horren
arrazoia, gure ikuspegitik, bakarra da: erabaki horren
atzean itxurak egiteko asmoa baino ez zegoen; izan ere,
ezin zen jarraitu familiari buruzko politikak Baztertze
Sozialeko Zuzendaritzaren barruan garatzen.

Eta Familia Zuzendaritza hura sortu bazen ere, ez da
garrantzitsuena dena egin, ez da uste sendoz, irmotasunez
eta erabakigarritasunez familiaren aldeko apustua egin, ez
da gure gizartearen zutabe nagusia denaren aldeko apustua
egin, gaur inoiz baino babes eta laguntza handiagoa behar
baitu administrazioen aldetik. Eta uste sendo argi hori
izan ez delako izan du azken urte hauetan Exekutiboak
familiari buruzko politikekin izan duen jarrera. Hasiera
batean, erabat ahantzita izan dituela esan daiteke.

Gogoratu behar dizuet familiari laguntzeko lehenengo
politikak 2002koak direla, eta hortik aurrera oso jarduera
xumeak abiarazi izan direla, duela gutxi onetsi den Seme-
alabak dituzten Familiei Laguntzeko II. Planarekin agerian
jarri den bezala. Plana ez da nahikoa, Euskal Alderdi
Popularraren ustez