Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, familiako eta laneko bizitza uztartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
Deialdiko hamaikagarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00332Familiako eta laneko bizitza uztartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:43)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (18:51)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (18:55)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (19:01)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (19:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (19:09)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (19:16)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (19:18)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (19:24)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (19:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:30)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (19:31)

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren eta gaurko azken puntua
ikusiko dugu: "Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, familiako eta laneko bizitza
uztartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak dauka
hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Eta familiari buruzko politikekin eta gure ustez funtsezkoa
den alderdi batekin jarraituko dugu: familiako bizitza eta
lana uztartzea lortzea... edo lortzea baino gehiago,
erraztea. Orain aurkeztera noan Alderdi Popularraren
ekimenak gure ustez familiari buruzko politikan
lehentasunen artean egon beharko lukeen alderdietako bat
planteatzen du.

Duela hainbat urtetako gizartearen eta egungoaren artean
dagoen aldeetako bat, hain zuzen ere, emakumea lan-munduan
sartu izana da. Horrek agerian jarri zuen, azaleratu egin
zuen, zenbat lan egin izan duen emakumeak etxean, seme-
alabak eta mendeko pertsonak zaintzen. Une horretatik
aurrera, administrazioek formulak bilatu behar izan dituzte
etxetik kanpora lan egitea erabaki duten emakumeek utzitako
hutsunea bete ahal izateko.

Gero eta baliabide gehiago dago, baina, ezbairik gabe, ez
dira nahikoa; izan ere, gaur egun oraindik ere hainbat
emakume ezin dira lan-munduan sartu oraindik ere mendeko
pertsonak dituztelako euren kargu, eta beste batzuek,
berriz, lanpostua utzi egin behar izaten dute ezin
dituztelako familiako eta laneko erantzukizunak bateratu,
batez ere arrazoi ekonomikoengatik.

Duela gutxi izan dugu Gazteriaren Kontseiluaren txosten
baten berri, eta bertan ohartarazten da jaiotza-tasak oso
txikiak direla eta horrek ondorio negatiboak izango dituela
gure Autonomia Erkidegoaren etorkizunean. Eta, hain zuzen
ere, gogoeta egitera bultzatu gintuen eta familia eta lana
uztartzeko politikak zein garrantzitsuak diren agerian
jartzen duen zerbait adierazten zuen txosten horrek.

Jaiotza-tasa txiki horren arrazoietako bat