Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, adoptatzaileek eduki beharreko adinei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.15
56
13:42
2007ko martxoaren 16an jarraitzen duen bilkuraren deialdiko hamahirugarrena

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00344Adoptatzaileek eduki beharreko adinei buruz

Izapideak

Bilkurak martxoaren 16an jarraitu du

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (10:21)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:28)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (10:35)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (10:44)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (10:47)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (11:00)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:05)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:10)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (11:16)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (11:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:22)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren puntura joango gara: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, adoptatzaileek eduki beharreko adinari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Euskal Talde Sozialistaren ordezkariak, Zabaleta
andreak, dauka hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on guztioi.

Euskal Sozialistak taldeak gaur ekarritako ekimena...

LEHENDAKARIAK: Zabaleta andrea, itxaron unetxo batez,
mesedez... Isiltasuna eskatzen dizuet.

Jarraitu, mesedez.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

... Esaten ari nintzen bezala, gaur ekarritako ekimena
errealitatearen ondorio da, hain zuzen ere, pertsona
adoptatzaileek izan dezaketen adinaren ondorio. Hori egoera
jakin bati zor zaio Euskal Autonomia Erkidegoan, izan ere,
lehenik eta behin, Adingabeen Legea ez da erregelamendu
bidez garatu, nahiz eta bi urte igaro diren dagoeneko
onartu genuenetik. Lege horrek, zortzigarren ataleko 83.
artikuluan ezartzen ditu pertsona adoptatzaileek bete behar
dituzten baldintzak. Adoptatzeko adinari dagokionez,
adoptatzaileak adopziogaiaren garapen egokirako mugapena
izan daitekeen adinik ez duela izango dio legeak. Legeak
berak dio foru-aldundiek erregelamendu bidez ezarriko
dituztela prozedurak, adopzioaren arloan jarraitu beharreko
prozedurak, hain justu ere.

Bigarrenik, horren ondorioz eta legea erregelamendu bidez
garatu ez denez, foru-aldundiek zehazten dituzte
adoptatzaileen egokitasun-irizpideak eta horiek ezartzen
dituzte adoptatu ahal izateko gehieneko adinaren klausulak.

Alabaina, gaur egungo errealitatea dela eta, orain dela
urte batzuetako pertsona adoptatzaileen tipologiak ez du
zerikusirik gaur egungoarekin. Hala ere, foru-aldundien
araudia ez da oraindik aldatu.

Gaur egun nazioarteko adopzioa da maizen gauzatzen dena,
eta familiaren itxura bera ere nabarmen aldatu da. Egun
sexu bereko bikoteak ditugu, pertsona bakarrek ere
adoptatzen dute, eta erraza da seme-alaba