Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

21
Galdera, Arantxa Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, gizarte-zerbitzuen gaineko etorkizuneko legeari buruz
2007.03.15
56
13:42
2007ko martxoaren 16an jarraitzen duen bilkuraren deialdiaren hogeitabigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00145Gizarte-zerbitzuen gaineko etorkizuneko legeari buruz

Izapideak

Bilerak martxoaren 16an jarraitu du. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:07)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (14:09)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:10)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (14:11)Bideoa ikusi

Testua

Hori esan ondoren, gai-zerrendako hogeita bigarren gaiari
helduko diogu: "Galdera, Arantza Quiroga Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuari egina, gizarte-zerbitzuen gaineko
etorkizuneko legeari buruz".

Quiroga andreak du hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Eta, zure baimenarekin, eserlekutik, egin nahi dizugun
galdera..., edo, hobeto esanda, Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburu jaunari egin nahi dizkiogun bi galderak
azaltzeko.

Sailburu jaunarekin jadanik ohikoa gertatzen ari den
bezala, prentsaren bidez izan dugu, prentsaren bidez,
laster onesteko asmoa dagoen gizarte-zerbitzuei buruzko
legearen eduki batzuen berri. Era berean, prentsaren bidez
jakin dugu laster iritsiko dela Legebiltzar honetara
gizarte-zerbitzuen lege-proiektua. Uste dugu legealdi
honetan ikusiko den proiekturik garrantzitsuenetako bat
dela, eta, horregatik, sailburu jaunari galdetu nahi diogu
ea Gobernuak ba al duen gizarte-zerbitzuen lege-proiektua
Legebiltzar honetara ekartzeko asmorik, eta, batez ere,
noizko agintzen duen sailburu jaunak ekarriko duela
Legebiltzarrera gizarte-zerbitzuen lege-proiektua.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Etxebizitza sailburuak du hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, presidente andrea. Egun on, guztioi.
Bueno, egun on esan ordez, ia arratsalde on esan beharko
genuke.

Zure galderari erantzunez, Quiroga andrea, esango dizut
gogor ari garela lanean gai horretan. Jadanik igorri dugu
legearen aurreproiektua udaletara, Eudelera eta
diputazioetara, eta gogor ari gara lanean erakundeen artean
adostasun handi bat lortzeko. Eta gauza bera egin nahi dugu
legebiltzar-taldeekin aurreproiektu horren gainean.

Laster onetsi nahi dugu prozesu ofizialari hasiera emango
dion agindua, datorren hilean edo, aurretiazko lan hori
egindakoan, hain zuzen ere, aurrera ateratzen den
aurreproiektuak behar adinako