Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, genero-indarkeriazko egoeren biktima diren adingabeak babesteko plan bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.03.30
58
07:29

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00334Genero-indarkeriazko egoeren biktima diren adingabeak babesteko plan bat egiteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:22)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (12:28)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (Eserlekutik) (12:32)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:33)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (12:34)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (12:34)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, genero-indarkeriazko egoeraren biktima diren
adingabeak babesteko plan bat egiteari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak, dauka
hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Joan den urtean Save the Children gobernuz kanpoko
erakundeak lan baten ondorioak aurkeztu zituen Legebiltzar
honetako Emakumea eta Gazteria Batzordean...

LEHENDAKARIAK: Mesedez... Barkatu, Quiroga andrea. Arren
eskatzen dizuet berriz ere isilik egoteko. Eskerrik asko.
Jarraitu mesedez.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko.

Esaten ari nintzen bezala, gobernuz kanpoko erakunde horrek
2005ean egindako ikerketa-lan baten ondorioak aurkeztu
zituen Emakumea eta Gazteria Batzordearen aurrean.
Txostenaren xedea zen inplikatuta dauden hainbat
esparrutatik (batez ere administraziotik eta esparru
judizialetik) genero-indarkeria pairatzen duten emakumeen
seme-alabei eskaintzen zaien arreta aztertzea.

Behin baino gehiagotan hitz egin izan dugu Legebiltzar
honetan, legebiltzarkide jaun-andreok, indarkeria pairatzen
duten emakumeei administrazioetatik eskaini behar zaien
arretaz. Hainbat zerbitzuren bidez emakume horien egoera
hobetzeaz, euren egoera samingarria arintzeaz, arduratzen
gara. Nahiz eta gure ikuspegitik nabarmen hobetu den
dagokien administrazioetatik gai honetan emakume horiei
eskaintzen zaien tratamendua, Save the Children erakundeak
beste errealitate bat jarri digu agerian: genero-indarkeria
horren ondorioak jasaten dituzten edo jasan dituzten seme-
alabena, hain zuzen ere, eta, egia esan, oraindik agian
erreparatu ez genion egoera bat da, oraindik behar adina
aztertu ez dugun egoera bat da. Eta errealitate hori
aztertu da Emakumea eta Gazteria Batzordean gai hau
aztertzeko abiarazi den lantaldean ere.

Hitz batean esanda, legebiltzarkide