Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, familiei laguntza eta babesa emateko politikei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.04.20
59
07:56
Deialdiko seigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00335Familiei laguntza eta babesa emateko politikei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari. (16:00)

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (15:58)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (16:07)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (16:12)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:13)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (Eserlekutik) (16:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (16:15)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (16:21)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (16:23)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:27)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (16:28)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:30)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko lauretan ekin zaio berriro bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.
Bilkura hastera goaz.

Gai-zerrendako seigarren puntuan gaude: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
familiei laguntza eta babesa emateko politikei buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Euskal Talde Popularraren ordezkaria den Quiroga
andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Arratsalde on.

Ederto, gaur Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztu
duen ekimen honek aurretik aurkeztutakoen bidea jarraitzen
du, eta, bereziki, Familiaren Euskal Institutua sortzeari
buruzkoaren bidea.

Ekimen honi esker, esan bezala, jarraitu egingo dugu
Jaurlaritza garatzen ari den familiari buruzko politikaren
ikuspuntua hobetzen saiatzea helburu duen eztabaidarekin.
Eta, aldi berean, esperantza osoa dugu, eztabaida hauen
ondoren eta talde guztietatik, eta, zehatz-mehatz, Alderdi
Popularretik, zeharkakotasunaren ikuspegi hori,
zeharkakotasunaren printzipio hori, familiari buruzko
politiketan sartzearen alde eman ditugun argudioen ondoren,
Jaurlaritza babesten duten taldeek, eta gainerako taldeek
ere bai, hobekuntza honen alde, gure ustez familia-
politikak hobetzea izango den honen alde, egingo dutela.

Zuek dakizuen bezala, gure taldeak ezetsi egin zuen
Familiei Laguntzeko Erakundeen Plana ez zuelako euskal
familiak babesteko eta euskal familiei laguntza emateko
gure ustez funtsezkoa zen printzipio hori jasotzen. Eta
printzipio hori zeharkakotasunarena da, eta esan nahi du
Jaurlaritzako sail guztiek esku hartu behar dutela familia-
politiketan neurri zehatzak hartuz, eta hori familien
babesa eta laguntza bultzatzea ez ezik, familia
Jaurlaritzarentzat lehentasun bat dela egiaztatzea ere
bada.

Familiei laguntzeko bigarren plana erakundeen artekoa da,
hain zuzen ere, gaian eskumena duten erakunde-mailek esku
hartzen dutelako bertan, nahiz eta berez dokumentua
irakurtzean argi ikusten den