Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartua izateko baremazio-irizpideei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.04.20
59
07:56
Deialdik zazpigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00355Ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartua izateko baremazio-irizpideei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:30)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (16:41)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (16:44)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (16:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (16:54)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (16:56)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (16:58)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:05)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (17:12)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (17:14)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (17:19)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:21)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua, ba: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan
onartua izateko baremazio-irizpideei buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak, Oyarzabal jaunak dauka
hitza.

Isilik egoteko eskatzen dizuet, mesedez.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Eta, halaxe da, ekimen honek ez dio eragiten bere
proposamena aintzat hartzea eskatu zigunari bakarrik,
ekimen honek jende askori eragiten dio, eta, horrenbestez,
eskertzen dugu zu gaur hemen izatea, hain zuzen ere, euskal
herritarrek parte hartzeko zabaldu den foro berri horretan
parte hartu izana eskertu ahal izateko.

Halaxe da, aurrean dugun arazo honek euskal familia askori
eragiten die. Ikastetxe publiko batean edo itunpeko
ikastetxe pribatu batean seme-alaba bat matrikulatuta
dugunean anai-arrebak ikastetxe berean onartzeko dauden
baremazio-irizpideei buruzkoa dugu ekimena.

Ederto, zuek guztiok dakizuen bezala, denok dugu...

LEHENDAKARIAK: Oyarzabal jauna, itxaron ezazu unetxo bat,
mesedez...

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: ... hainbat kasuren...

LEHENDAKARIAK: Barka iezadazu unetxo bat, arren... Isilik
egoteko eskatzen ari natzaizue. Eta gonbidapen bat egingo
dizuet: gauza asko esateko dituena, irten dadila kanpora,
mesedez.

Eskerrik asko. Jarraitu, mesedez.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko.

Gure seme-alaba ikastetxe batean matrikulatu behar
dugunean, diru publikoarekin mantendutako edozein
ikastetxetan matrikulatu behar dugunean, Administrazioak
halako puntuazio bat jartzen digu baldintza gisa, eta
baremoa hainbat tramotan banatzen da: familiaren
etxebizitza, ikastetxetik dagoen distantzia, eragin-gunea,
familiaren errenta, seme-alaba horren aurretik ikastetxean
egon daitezkeen anai-arrebak eta beste hainbat, hala nola,
familian urritasunen bat izatea, kooperatibista