Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, uteroko minbiziaren txertoari buruz
2007.04.20
59
07:56
Deialdiko hamabosgarrena

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00160Uteroko minbiziaren txertoari buruz

Izapideak

Osasun sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (18:26)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (18:27)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (18:28)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (18:30)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako 14. puntua beste baterako utzita geratzen
da, ekimena aurkeztu duen taldeak eskatuta. Beraz, gai-
zerrendako 15. puntura joango gara: "Galdera, Joana
Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, uteroko
minbiziaren txertoari buruz".

Iturmendi Maguregui andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Zure baimenarekin, eserlekutik.

Sailburu jauna, lehenengo aldiz daukagu minbizi-mota baten
kontrako txerto bat, umetoki-lepoko minbiziaren aurkakoa,
alegia. Oso txerto garrantzitsua da. Lehenengo aldiz
daukagu minbizi hori erauzteko aukera 11tik 14 urtera
arteko neskei txertoa emanez.

Kanariek, Murtziak, Galiziak, Madrilek, Valentziako
Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak jadanik erabaki eta
iragarri dute txertoa urteroko txertoen egutegian sartzea.
Eta Euskadin, sailburu jauna, zer egin behar dugu? Zer
erabaki behar duzue? Noiz txertatu ahal izango ditugu gure
alabak? Noiz sartuko dugu txerto hori txertoen egutegian?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Sanitate sailburu jaunak dauka hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Lehendakari andrea,
Iturmendi andrea, arratsalde on.

Gauza bat zuzendu nahi dizut: ez du minbizi-mota bat
erauziko. Minbizia eragin dezakeen birus baten kontrako
txertoa da. Zerbixeko minbizia hori baino askoz ere
konplexuagoa da.

Nolanahi ere, erantzun egingo diot egin didazun galderari.
Lehenik eta behin, txertoa onesten denean, eta hori egitea
Espainiako Gobernuari dagokio. Eta, bigarrenez, hizpide
dugun minbizia erauz dezakeela egiaztatzen diguten behar
adina datu daudenean.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Iturmendi andrea, zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Sailburu jauna, Espainian
zerbixeko minbiziaren 2.100 kasu inguru agertzen dira
urtean. Minbizi horren ondorioz 750 emakume inguru hiltzen
dira, eta horietatik % 53 65 urtetik beherakoak dira, hau
da, lan egiteko adinean daude. Eta minbizi-mota horrek gora
egiten