Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.04.27
60
07:47

Jatorrizko ekimenak

08\09\02\02\00032Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari. (09:31)

Aldeko txanda.

Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT) (09:29)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (09:44)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (09:48)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (09:55)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (09:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT) (10:03)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (10:09)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (10:11)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (10:14)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (10:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:16)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Agirre López, Xabier (NV LT)
Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT)
Beltrán de Heredia Arroniz, Estefanía (NV LT)
Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo (NV LT)
Gerenabarrena Martínez de Lahidalga, Iñaki (NV LT)
González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT)
González Zorrilla, José María (NV LT)
Goya Laso, Eneko (NV LT)
Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT)
Ibarretxe Markuartu, Juan José (NV LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)
Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT)
Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT)
Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkullu Renteria, Iñigo (NV LT)
Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT)
Anda Fernández, José Luis (SV-ES LT)
Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT)
Buen Lacambra, Miguel Ángel (SV-ES LT)
Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT)
Eguiguren Imaz, Jesús M.ª (SV-ES LT)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT)
Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT)
Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT)
Rodríguez Fouz, Coral M.ª (SV-ES LT)
Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)
Abascal Conde, Santiago (PV-ETP LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Blanco Pascual, Roberto (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT)
Maura Barandiarán, Fernando (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT)
Berasategi Juguera, Karmele (EAB LT)
Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT)
Garate Pagaldai, Miren Aintzane (EAB LT)
Martínez Ona, Julian (EAB LT)
Mitxelena Aristondo, Aiora (EAB LT)
Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT)
Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT)
Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT)
Larreina Valderrama, Rafael (EA LT)
Lasa Arteaga, Onintza (EA LT)
Porres Azkona, Juan (EA LT)
Ziarreta Bilbao, Unai (EA LT)
Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT)
Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT)
Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT)
Herrizaingo Saila, sailburua
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua
Osasun Saila, sailburua
Kultur Saila, sailburua
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua
Garraio eta Herri Lanak Saila, sailburua

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamabian hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Bilbao Barandica): Egun on, legebiltzarkide
jaun-andreok. Gaurko bilkura hastera goaz. Eta ahal bada
isilik egon, ba hobeto.

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako lege-proposamena, Jaurlaritzari buruzko
ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzeko. Aintzat hartzeari
buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea, eta irakurri barik zuzenean joango gara
eztabaidara. Aldeko txandan, zeintzuk taldek hartuko dute
parte? ¿En el turno a favor...? Ba, Euskal Talde
Popularraren ordezkariak, Martínez andreak, dauka hiza.

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Egun on.

Talde popularraren izenean esku hartuko dut Ganberaren
babesa eskatzeko Legebiltzar honek, izendatuta duen
eginkizun nagusietako bat gauzatzeko, Exekutiboak egindako
lana kontrolatzeko, alegia, dauzkan baliabideak gehitu eta
mekanismoak hobetzeko asmoa duen lege-proposamen honentzat.

Gure sistema demokratikoan funtsezko jotzen da aginteen
banaketa, eta, hedaduraz, euskal herritarrok geure burua
antolatzeko onetsi ditugun arauen arabera Ganbera honetan
ordezkatuta dagoen Aginte Legegileak Gobernuaren ekintzari
jarraipena egitea.

Denok ulertu beharko genuke zein garrantzitsua den
eginkizun hori gure sistema eta sistema osatzen duten
erakundeak ongi moldatzeko. Eta, era berean, denok ulertu
beharko genuke zein onuragarria den bere garaian
antolatutako sistemak hobetzea Legebiltzar honek bere
legegintza-eginkizuna ez ezik, kontrol-eginkizuna ere
gauzatu ahal izan dezan.

Gure Autonomia Erkidegoan 7/81 Legean daude jasota ze
dokumentu igorri behar dituen Jaurlaritzak Legebiltzarrera,
ze informazio jaso behar den horietan, eta hainbat
xedapenetan araututa dago dokumentazio hori zenbat denboran
behin igorri behar den ere. Gaur aintzat hartzea eskatzen
dugun proposamen honetan planteatzen da Jaurlaritzak hiru
hilabetez