Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Irisgarritasunaren Euskal Institutua sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.04.27
60
07:47

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00374Irisgarritasunaren Euskal Institutua sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:58)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:09)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (12:13)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (12:16)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:19)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:27)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:34)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (12:34)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (12:36)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:37)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:40)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena,
Irisgarritasunaren Euskal Institutua sortzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Euskal Talde Popularraren ordezkariak, proposatzaileak,
dauka hitza. Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Alderdi Popularrean lanean ari gara gizarte libre bat
lortzeko, pertsona guztientzat eta, bereziki, egoera
zailagoan daudenentzat aukera berdinak sortuko dituen
gizarte bat lortzeko. Horretarako, gure ustez
administrazioek beharrezko diren baliabide materialak eta
giza baliabideak erabili behar dituzte gaur egun herritar
batzuei gainerakoen baldintza beretan garatzea eragozten
dieten hesiak eta oztopoak erauzteko.

Gogo horrekin aurkeztu du nire taldeak eztabaidagai dugun
ekimen hau, eta bertan Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu
Legebiltzarrari igor diezaiola Irisgarritasunaren Euskal
Institutua sortzeko lege-proiektua. Ekimen berritzailea da,
eta horri esker gure Erkidegoa era horretako organismo bat
duen lehenengoetako bat izango da.

Senez, irisgarritasuna ezintasun-egoerekin lotzen dugu,
edo, hobeto esanda, ezintasunen bat duten pertsonen
egoerekin. Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta pertsona
horiek diren batez ere irisgarritasunaren arloan gauzatzen
diren jardueren onuradunak, ezin dugu ahantzi edo ez dugu
ahantzi behar pertsona batek bizitzako uneren batean bizi
dezakeela halako egoera bat, eta orduan ohartzen da
zuzenean gaur egun gure gizartean zenbat hesi dauden, eta
inolako ezintasunik izan gabe.

Esate baterako, ohikoena den adibidea jartzearren, gure
hirian zehar ume-kotxe bat hartuta paseatzen hasten
garenera arte, edota garraio publikoa erabili behar izaten
dugunera arte, ez gara ohartzen zenbat hesik eragozten
diguten gure bizimodua normaltasunez garatzea. Edota,
istripuren baten ondorioz denboraldi baten mugikortasuna
mugatuta bagaude, orduan jabetzen gara gure gizartea ez
dagoela prestatuta,