Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, tabakismoaren aurkako osasun-neurriei buruzko 28/2005 Legearen garapenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.04.27
60
07:47

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00350Tabakismoaren aurkako osasun-neurriei buruzko 28/2005 Legearen garapenari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Rodríguez Fouz, Coral M.ª (SV-ES LT) (16:11)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (16:19)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (16:26)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (16:28)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (16:36)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Rodríguez Fouz, Coral M.ª (SV-ES LT) (16:38)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (16:42)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:48)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (16:49)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntura joango gara: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, tabakismoaren aurkako osasun-neurriei buruzko
28/2005 Legearen garapenari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Eta, proposamena egin duen taldearen txanda denez, Talde
Sozialistaren ordezkariak dauka hitza.

RODRÍGUEZ FOUZ andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Ez naiz gehiegi luzatuko tabakoaren kontsumoak erretzaileen
eta erretzen ez dutenen osasunean zer-nolako eraginak
dituen azaltzen. Osasun Sailak esku artean dituen datuetako
batzuk bakarrik emango ditut.

Eusko Jaurlaritzaren web orrian eskuragarri dauden azken
zifrak 2004koak dira, eta adierazten dute urte horretan
hildako 18.684 pertsonetatik % 13 tabakoaren kontsumoaren
eraginez hil zirela, horrek esan nahi du tabakoa izan zela
heriotza horien eragile nagusia. Kalkulatzen da 2004an
2.448 pertsona hil zirela tabakismoaren ondorioz EAEn. Eta
Osasun Sailaren esanetan heriotza horiek ekidin daitezke
eta, gainera, goiztiarrak dira.

Hirugarren pertsonei eragiten zaien kalteari, tabakismo
pasiboari, dagokionez, osasun-arloaren arduradunek
adierazten digute tabakoaren kea ingurumeneko elementu
kartzinogenorik garrantzitsuenetako bat dela. Zigarro bat
erretzeko behar diren hamar-hamabi minututan, erretzen ari
denak arnasten duen keaz gainera, lau mila gai kimikotik
gora isurtzen direla ingurumeneko airera, eta horietatik 42
behintzat kartzinogenoak direla. Eta gai horiek hainbat
orduz irauten dute espazio itxi bateko giroan.

Hori horrela izanda, ez da harritzekoa tabakoaren kontsumoa
murriztea izatea gure osasun-planaren lehentasunetako bat.
Baina, zuek guztiok dakizuen bezala, helburu horrekin esku
hartzeko aurreikusitako neurri eta estrategien xedea ez da
bakarrik erretzaileen kopurua murriztea, besteek erretako
tabakoaren kea arnasten duten pertsonen kopurua murriztea
ere bada -eta halaxe esaten du Osasun sailburuak berak