Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezartzeko proposamenari buruz
2007.04.27
60
07:47
Deiadiko hamaikagarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00119Hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezartzeko proposamenari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:44)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (17:51)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:01)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (18:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntura joango gara:
"Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuari egina, hutsik dauden etxebizitzei
kanon bat ezartzeko proposamenari buruz".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Sailburu jauna, gaur talde popularretik egiten dizugun
interpelazio hau urtearen hasieran gure Autonomia
Erkidegoan hutsik dauden etxebizitzei bederatzi euroko
kanon bat ezartzeko adierazi zenuen asmoa dela-eta
planteatu dugu.

Neurria justifikatzeko adierazi zen alokairuaren merkatua
sustatzea zuela helburu. Horregatik, alokairua sustatzeko
neurri berritzaile hori zertan den galdetzen dizugu, eta,
era berean, alokairuaren merkatua sustatzeko beste ze
neurri hartzea pentsatzen duzun ere galdetzen dizugu.

Egiten dizugun galderari dagokionez, ezin dugu aipatu gabe
utzi joan den ostiralean Loza jaunak eztabaidatu zuela gai
hau zurekin, eta esan behar dizut zure bi esku-hartzeak oso
argiak izan zirela, gure taldearentzat oso argi geratu
baitzen Alderdi Popularretik esaten ari garena, hau da,
Gobernu honen lehentasun nagusia ez dela hainbat
herritarrek, zuk emandako datuen arabera Etxebiden izena
emanda dauden 85.000 herritarrek, etxebizitza eskuratzeko
duten arazoari erantzutea.

Eta zure erantzuna, sailburu jauna, benetan harrigarria
izan zen. Izan ere, Etxebizitza Bideratzeko Planak
finantziazioaren koadroan agerian uzten du ez daudela behar
adina aurrekontu-baliabide, eta hori salatu zuen gure
taldeak plana eztabaidatu zenean eta Loza jaunak berak joan
den ostiralean jarri zuen agerian, baina zuk, hori aitortu
ondoren, zeure jarduna aldezteko adierazi zenuen
garrantzitsua ez zela batez ere aurrekontua, baizik eta
alokatzeko etxebizitzaren araudia aldatzeko zegoen asmoa.
Eta, sinets iezadazu, sailburu jauna, adar-jotze bat dela,
zuk esango baitidazu zenbat etxebizitza eraikitzen diren
araudia erreformatuz. Agerikoa da eraikuntza