Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Jesús Loza Aguirre Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, etxebizitza babestuen erdiak, gutxienez, alokairurako izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.05.04
62
04:06

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00044Etxebizitza babestuen erdiak, gutxienez, alokairurako izateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (12:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (12:51)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:00)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (13:11)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:17)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (13:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (13:38)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:44)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:50)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (13:56)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (14:01)Bideoa ikusi

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (14:07)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:12)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Mozioa, Jesús
Loza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, etxebizitza babestuen erdia gutxienez
alokairurako izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta, proposamena egin duenaren txanda denez, Loza jaunak
dauka hitza.

LOZA AGUIRRE jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea,
legebiltzarkideok.

Orain dela hamabost egun osoko bilkura honetan bertan
eztabaidatu genuen Etxebizitza sailburuari egindako
interpelazioa baten inguruan. Aipatutako interpelazioan
joan zen abenduan sinatu genuen hitzarmen baten betetze-
mailari buruz galdetu genion sailburuari. Hitzarmen horren
arabera, 2006-2009 aldirako Etxebizitza Bideratzeko
Planaren baitan hasitako etxebizitza guztien % 50 gutxienez
alokairurako izateko eskatu genion Jaurlaritzari, baita
horien arteko herena etxebizitza sozialetarako eta
zuzkidurazko bizitokietarako gordetzeko ere. Izan ere,
euskal sozialistok benetan sinetsita gaude gure autonomia-
erkidegoan alokairuko etxebizitzen eskaintzak nabarmen egin
behar duela gora. Zorionez, guztiok bat gatoz premia horren
inguruan.

Eztabaida hartan gure autonomia-erkidegoan etxebizitzen
alokairuak zuen egoeraren inguruko kezka adierazi genuen,
alokairuko etxebizitza libreen eskaintza urria eta garestia
delako (578 etxebizitza, batez besteko 820 euroko
salneurriarekin, hots, 136.000 pezetako alokairua, hileko).
Babestutako merkatuan, aldiz, eskaintza 1.555
etxebizitzakoa da (araubide orokorreko babestutako 698
etxebizitza eta 857), batez besteko 262 euroko
errentarekin, Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera.

Baina, legebiltzarkideok, premiak nabarmen dira handiagoak,
oso nabarmen. Esate baterako, GLLa jasotzen duten familiak
-orduan ere esan genuen- 20.000 inguru izan ziren iaz, eta
hori eskaera dela kontuan hartuta, eta ez eskubide subjektu
perfektua, zuek jakin badakizuenez. Iazko abenduaren 31n
lehen etxebizitzen premia 93.000 etxebizitza baino
gehiagokoa zen, etorkinak eta baliabide gutxi