Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezartzeko proposamenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.06.01
63
04:50
Deialdiko hirugarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00045Hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezartzeko proposamenari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (10:39)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (10:50)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (10:57)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:02)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:07)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:14)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (11:18)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (11:24)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:34)Bideoa ikusi

Testua

Eta gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Mozioa,
Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, hutsik dauden etxebizitzei kanon bat ezartzeko
proposamenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Quiroga
andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea, eta
egun on.

Talde Popularrak aurkeztu duen mozio hau Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako sailburu jaunak Ganbera honetan egindako
azkeneko osoko bilkuran egin zuen esku-hartzearen ondorio
da. Esku-hartzea hedabideetan argitaratutako albiste bati
buruz, Eusko Jaurlaritzak hutsik dauden etxebizitzei
ezartzeko kanon bat (hobeto esanda, zerga bat) onetsiko
duela zioen albisteari buruz, gure taldeak egindako
interpelazio bati erantzunez egin zuen. Zerga hori
etxebizitzari buruzko etorkizuneko lege-proiektu batean
jasoko omen litzateke, eta lehenengo urtean eguneko 9
eurokoa izango omen litzateke, bigarren urtean eguneko 12
eurokoa eta hurrengo urteetan eguneko 15 eurokoa.

Gure taldeak sailburuaren ahotik entzun nahi zuen
Legebiltzar honetan Jaurlaritzaren asmoa zein den, eta,
bide batez esan dezadan, gure ustez horixe zen biderik
egokiena, kontuan hartuta proposamen hori, sailburuak berak
esan zigun bezala, Ganbera honetan eztabaidatuko eta
bozkatuko den lege-proiektu baten ataletako batean jasoko
dela. Baina, era berean, egia da jokabide hori ohikoa dela
Madrazo jaunarengan.

Sailburuak emandako erantzunetik ondorioztatu ahal izan
genuen, Eusko Jaurlaritza neurri zigortzaileak ezartzea
pentsatzen ari dela etxebizitza eskuratzeko formula gisa
alokairuaren merkatua sustatzeko proposamenen artean, eta
oso bereziki -eta horixe egiaztatzen du zergaren
proposamenak- hutsik dauden etxebizitzei dagokienez. Eta
esku-hartzean Madrazo jaunak Europako beste herrialde
batzuetako adibideak ere jarri zizkigun denok ikus genezan
azkenean zerga berri hori ez dela hainbestekoa izango.

Eta esaten ari naizen hau,