Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari egina, familiako eta laneko bizitza uztartzeko neurriei buruz
2007.06.01
63
04:50
Deialdiko bederatzigarren puntua

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:17)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (13:24)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:29)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (13:34)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntura joango gara:
"Interpelazioa, Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari egina, familiako eta
laneko bizitza uztartzeko neurriei buruz".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Ederto, Alderdi Popularrak aurkeztu duen interpelazio honen
xedea da Legebiltzar honetan Eusko Jaurlaritzak oso gai
zehatzean gauzatutako jarduerak zein diren jakitea, eta
espero dut, sailburu jauna, etxeko lanak egin ez badituzu,
eta neuk esaten dizut ez dituzula egin, ez haserretzeko
Osasun sailburua haserretu den bezala.

Ederto, interpelazio honetan lana eta familia uztartzeaz
hitz egin nahi dugu, eta esku-hartzeari hasiera emateko
esan nahi dut lana eta familia uztartzea ez dela lan-
merkatuan sartzea erabaki dugun emakumeon arazoa istilu
ikaragarrian sartu garelako, zenbaitetan horixe hautematen
baita, arazoa, eta horrela ikusi behar da, gizartearena da.

Gaur goizean gizarte-ereduez aritu gara, eta horixe da,
hain zuzen ere, lana eta familia uztartzean topatzen dugun
oztopo nagusia. Beharrezkoa da gure gizartea goitik behera
aldatzea egiazko uztartzeaz hitz egin ahal izateko.
Konponbideak edo neurriak, beraz, gizarte honetako eragile
desberdinen eskutik iritsi behar dira.

Lehenik eta behin, familien eskutik. Familiako bizitza eta
lana uztartzearekin zerikusi handia du familiak, familiaren
antolaketak, eta, batez ere, gizarteak hainbeste denboran
inposatutako rol jakin batzuk apurtzeak, orain arte
gizartean inposatu baita gizonezkoak eutsi behar diola
familiari eta emakumeak, familiaren funtzionamendua
zailtzen bada, bere lanari uko egin behar diola, edota
emakumearen lansaria gizonezkoarena baino handiagoa bada,
hori negatiboa dela, nahiz eta berez aukera bat dela ulertu
beharko litzatekeen gizonezkoa etxean geratzea. Eta hori
aldatzen, ezbairik gabe, emakumeok hasi behar dugu;
emakumeok hasi behar dugu gure erruduntasun-sentimenduak
gainditzen eta familiako