Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gizarte-laguntzak ikuskatzeko zerbitzu publiko bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.06.15
65
02:30

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00414Gizarte-laguntzak ikuskatzeko zerbitzu publiko bat sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:14)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (11:21)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (11:25)Bideoa ikusi

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (11:34)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (11:42)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (11:50)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:59)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (12:05)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (12:11)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:14)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (Eserlekutik) (12:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:19)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, gizarte-laguntzak ikuskatzeko zerbitzu publiko
bat sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak dauka
hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Euskal Autonomia Erkidegoak hainbat tresna ditu gizarte-
bazterkeriari aurre egiteko, eta esan daiteke tresna horiek
bi legetan daudela jasota, eta, bide batez, esan behar da
bi legeek hainbat aldaketa izan dituztela eta Jaurlaritza
ez dela gai izan, edota ez dela arduratu, behintzat, testu
bakarrean jasotzeko erabilerrazagoak izan daitezen. Bi lege
horiek Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea, onetsi eta
gero lau aldaketa, bederen, izan dituena, eta Gizarte
Eskubideen Agiria dira, eta honek gizarteratzeko gutxieneko
diru-sarrerei buruz Gizarte Bazterkeriaren legeak dituen
artikuluak aldatu eta indargabetu zituen, eta oinarrizko
errenta izena eman zitzaien.

Alde horretatik, esan nahi dut espero dudala (hobeto
esanda, nire taldeak espero duela) dirudienez Justizia, Lan
eta Gizarte Segurantza Saila lantzen ari den hurrengo
erreformak testu bakarrean bateratuko duela gaiaren gainean
dagoen araudi osoa, era horretara gaur egun dagoen kaosa
argitzeko.

Hori esanik, eta nire esku-hartzearekin jarraituz, esango
dut gure Autonomia Erkidegoak hainbat tresna dituela
gizarte-bazterkeriaren aurka borroka egiteko. Horietako bi
oinarrizko errenta eta gizarte-larrialdietarako laguntzak
dira.

Ekimenaren justifikazioan 2003tik bi gizarte-laguntza
horiek zenbat pertsonak jaso zituzten adierazten da, eta
gogoratuko dut nire taldeak Justizia, Lan eta Gizarte
Segurantza sailburu jaunari egindako galdera idatzi baten
bidez lortutakoak direla datu horiek. Hortik ondoriozta
daiteke 2003tik, bederen, gure Autonomia Erkidegoan
laguntza horiek jaso dituztenen kopuruak % 10, behintzat,
egin duela