Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Hugo Chavezen Gobernuaren errepresio-jarreraren aurrean Venezuelan adierazpen-askatasuna eta hedabideen pluralismoa errespetatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.06.22
66
06:01

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00421Hugo Chavezen Gobernuaren errepresio-jarreraren aurrean Venezuelan adierazpen-askatasuna eta hedabideen pluralismoa errespetatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:08)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (13:18)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (13:27)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (13:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (13:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (13:56)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (14:02)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (14:07)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (14:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:11)Bideoa ikusi

Testua

Hau amaituta, gai-zerrendako bosgarren puntura joango gara:
"Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Taldeko
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Hugo
Chávezen Gobernuaren errepresio jarreraren aurrean
Venezuelan adierazpen-askatasuna eta hedabideen pluralismoa
errespetatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak, Barrio jaunak, dauka hitza.

BARRIO BAROJA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Ederto, ekimen honekin talde popularrak bat egin nahi du
Radio Caracas Televisión (RCTV) Venezuelako telebista-
katearen kontra hartutako erabakiaren aurkako kritika,
gaitzespen eta adierazpenekin, gure ustez Hugo Chávez
komandantearen Gobernuaren erabakiak, Radio Caracas
Televisión ikus-entzunezkoen talde pribatuari lizentzia ez
berritzeko hartutako erabakiak, desagertzeko arriskuan
jartzen baitu egungo Venezuelako Gobernuarekin kritikoa den
hedabidea. Desagertzeko arriskuan jartzen du..., une
honetan jadanik desagertuta dago.

Chávezen Gobernuaren jarrera ikusita, adierazpen-askatasuna
urratzen baitu, garrantzitsua da Legebiltzar honetatik
behin berriro ere esatea komunikabideen askatasuna
ezinbestekoa dela demokraziarentzat eta oinarrizko
askatasunen begirunearentzat. Izan ere, hedabideek
eginkizun garrantzitsua betetzen dute, besteak beste,
iritzi eta ideien adierazpen-askatasuna bermatzen dute,
eta, gainera, pertsonek prozesu demokratikoetan parte-
hartze eraginkorra izatea ahalbidetzen dute.

Gaur Venezuelan oposizioaren ahotsa gero eta ahulagoa da,
gero eta lausoagoa da, eta, hain zuzen ere, horixe izaten
da diktadore ororen helburua.

Venezuelako estatu-buruak 2006ko abenduaren 28an hartutako
erabaki hori aurrekari kezkagarria da herri horretako
adierazpen-askatasunarentzat. Erabaki hori hartuko zela
jakinaraztea aurrekari kezkagarria izan zen, eta egun
hauetan gauzatu da behin betiko erabaki hori.

Chávezek bere ahotsa bakarrik entzun nahi du