Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, osasunean gastatzeko dauden moduen inguruan Eusko Jaurlaritzak egindako inkestari buruz
2007.06.22
66
06:01

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00182Osasunean gastatzeko dauden moduen inguruan Eusko Jaurlaritzak egindako inkestari buruz

Izapideak

Osasun sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (15:20)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (15:21)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (15:21)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (15:23)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamargarren puntura joango gara: "Galdera,
Juana Iturmendi Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Osasun sailburua egina, osasunean gastatzeko dauden moduen
inguruan Eusko Jaurlaritzak egindako inkestari buruz".

Iturmendi andrea zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Eserlekutik, zure baimenarekin, galdera egintzat
emateko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Sailburu jaunak dauka hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Galdera ikusita,
erantzun azkarra. Ez da sailaren inkesta bat, eta sailak,
bakar-bakarrik, kalitatezko azterketa zientifiko bat
babesten du.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Nik ez dakit sailaren inkesta bat den ala ez, baina Eusko
Jaurlaritzaren inkesta bat da eta sanitateari buruzkoa. Nik
uste dut jendeak ulertu didala, eta inkesta egin zaienek
ere bai.

Eta larderiazko inkesta bat da, mehatxatzailea, eta
inkestari erantzuten diona egoera zail eta desegoki batean
jartzen da: hautatu ezin diren gauzak hautatu beharrean,
sanitatearen erabiltzaileak jadanik badituen eskubideen
gainean. Zer egin nahi zen inkesta horrekin? Sanitateko
baliabideak murriztu ala eskatzen den diru guztia ez dela
bideratuko zuritu? Erradiografia gutxiago, kontsulta
gutxiago, gaixotasunak hautemateko programa gutxiago?

Eta zer da ezinbestekoa? Txertoak? Hilurreneko eriei samina
arintzea? Oso larri dauden pertsonen ebakuntzak?

Zerk du lehentasuna? Ohiko ebakuntzek, esate baterako,
kataratenek? Adinduei arreta emateko ospitaleek? Jaiotzean
pisu txikia duten edo gaixotasun arraroak dituzten
haurrentzako zainketa bereziek?

Inclán jauna, inkesta horrek zalantzan jartzen du
sanitatearen unibertsaltasuna, eta zorionez jadanik
gaindituta dauden gaietan sartzen da. Eta agerikoa da gure
sanitatea krisian dagoela, eta ez bakarrik finantzen
ikuspegitik (diru-sarrera handiak behar ditu), baizik eta
eraginkortasunaren eta