Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordearen irizpena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko lege-proposamenaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.06.29
67
05:51

Jatorrizko ekimenak

08\09\02\02\00021Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko

Izapideak

Legea onetsi da.

Hizlariak

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:50)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (11:01)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (11:09)Bideoa ikusi

Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT) (11:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (11:20)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:25)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:28)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:33)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (11:34)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Industria,
Merkataritza eta Turismo Batzordearen irizpena..." (Por
favor, ruego a las personas a las que no les interese que
salgan y nos dejen continuar en silencio con el debate.)
"... Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordearen
irizpena, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua
sortzeko lege-proposamenaren gainean. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Batzordeak ez du irizpena aurkezteko inor izendatu. Beraz,
zuzenean ekingo diogu eztabaidari. Irizpen honetarako
zortzi zuzenketa gorde ditu Ezker Abertzalea taldeak, eta
horiek aurkeztu eta defendatzeko... Bai?

MENDIA CUEVA andreak: Nik aurkeztuko dudala, nik aurkeztuko
dut.

LEHENDAKARIAK: Ah! Bale, ederto, barkatu. Orduan, Mendia
andreak dauka hitza.

MENDIA CUEVA andreak: Egun on guztioi.

Nik hartuko dut hitza lantaldearen izenean, gaur hemen
eztabaidatuko dugun eta taldeen adostasunarekin onartuko
dugun irizpena aurkezteko.

Oro har, lantaldea oso gustura dago gaur aurkeztuko dugun
irizpenarekin. Nire taldearen itxaropenak behintzat ase
direlakoan nago. Izan ere, guk azkeneko autonomia-
hauteskundeetan agindutakoa betez aurkeztu genuen ekimen
hau, nire ustez lantaldeko kide guztiok kezkatzen gintuen
gaia zelako, azkenean irizpena bozkatzeko garaian horiek
izango duten jarrera edozein dela ere.

Kontsumoaz ari garela, uste dut guztiok ohartzen garela
hainbat sektoretan eragiten duen zeharkako politika dela,
eta guretzat kezka-iturri izan da kontsumo-politikak modu
arrazionalago batean eta hobeto nola antolatu asmatzea,
betiere gure herritarrei zerbitzu hobea emateko
helburuarekin.

2003ko abenduaren 22an Euskadiko kontsumitzaileen eta
erabiltzaileen estatutu berria onartu zuen Legebiltzarrak,
eta bertan beste erakunde bat sortu zen, Kontsumoko
Koordinazio Batzordea. Koordinaziorako batzorde horrek
kontsumo-politikak sustatu ahal izango zituela pentsatu
genuen, baina azkenean ez zuen behar bezala funtzionatu.
Horregatik aurkeztu genuen guk ekimen hau,