Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Lan eta Gizarte Gaietarako Batzordearen irizpena, Itsu Txakurrei buruzko azaroaren 21eko 17/1997 Legea aldatzeko, laguntzako txakur batekin ibili beharra daukaten ahalmen-urritu guztiei erabilera publikoko edozein toki, establezimendu eta garraiotan, hala titulartasun publiko nola pribatukoetan, txakurrarekin sartzeko, ibiltzeko edo egoteko eskubidea aitortu eta bermatu dakien lege-proposamenaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.06.29
67
05:51

Jatorrizko ekimenak

08\09\02\02\00023Itsu Txakurrei buruzko azaroaren 21eko 17/1997Legea aldatzeko, laguntzako txakur batekin ibili beharra daukaten ahalmen-urritu guztiei erabilera publikoko edozein toki, establezimendu eta garraiotan, hala titulartasun publiko nola pribatukoetan, txakurrarekin sartzeko, ibiltzeko edo egoteko eskubidea aitortu eta bermatu dakien

Izapideak

Legea onetsi da.

Hizlariak

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (12:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:14)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (12:16)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:17)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (12:18)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (12:19)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (12:21)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Amaitutzat emango dugu puntua. Gai-
zerrendako laugarren puntuari heldu aurretik,
Legebiltzarreko legebiltzarkide guztien izenean agurtu nahi
nituzke Euskadiko AEPAko ordezkariak, Laguntza Txakurren
Elkartekoak, gaurkoan gure artean direnak. Gainera,
gaurkoan bi gonbidatu berezi ditugu, Nika eta Txispa.
Buenos días y bienvenidos. (Marmarrak)

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Lan eta Gizarte
Gaietarako Batzordearen irizpena, Itsu Txakurrei buruzko
azaroaren 21eko 17/1997 Legea aldatzeko, laguntzako txakur
batekin ibili beharra daukaten ahalmen-urritu guztiei
erabilera publikoko edozein toki, establezimendu eta
garraiotan, hala titulartasun publiko nola pribatukoetan,
txakurrarekin sartzeko, ibiltzeko edo egoteko eskubidea
aitortu eta bermatu dakien lege-proposamenaren gainean.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Batzordeak kide bat izendatu du azalpenak emateko, kide
hori Agúndez andrea da eta berarena da hitza azalpenak
emateko. Agúndez andrea, zurea da hitza.

AGÚNDEZ BASTERRA andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Egun on denoi.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet legebiltzar-
taldeei Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako ekimena
babestu dutelako. Aipatutako ekimenak Itsu Txakurrei
buruzko Legea aldatzea du xede, hain zuzen ere, beren
urritasuna dela eta txakurraren laguntza behar duten
pertsonei txakurrarekin batera ibiltzeko eskubidea
aitortzeko.

Laguntzako txakurrak pertsonen autonomia ahalbidetzeko
zereginak egiteko trebatutako animaliak dira. Izan ere,
animalia horiek, eguneroko joan-etorrietan laguntzeaz gain,
larrialdietan laguntzen diete eta babes psikologiko handia
ematen diete. Horrek guztiak txakurren laguntza jasotzen
dutenen ongizatea sustatzen du.

Gaurko lege hau Euskal Autonomia Estatutuaren 10.2
artikuluak gizarte-laguntzaren esparruan gure erkidegoari
aitortzen dion eskumen osoari jarraiki onartuko dugu.
Euskal erakundeek, nork bere eskumen-esparruan, hainbat
ekimen egin dituzte urritasunak dituzten