Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mozioa, M.ª Mercedes Agúndez Basterra Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, adingabeentzako etxeen erregulazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.06.29
67
05:51
Deialdiko 5 ter puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00053Adingabeentzako etxeen erregulazioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari. (13:14)

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (13:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:19)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (13:21)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (Eserlekutik) (13:22)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:25)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Berriro egun on, legebiltzarkide jaun-
andreok.

Gai-zerrendarekin jarraituko dugu: "Mozioa, Mercedes
Agúndez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, adingabeentzako etxeen erregulazioari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Agúndez
andreak dauka hitza.

AGÚNDEZ BASTERRA andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Egun on denoi.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiot Mahaiari
bilkura-aldi honetan hartzeagatik barne joan zen
ostiralean, ekainaren 22an, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egindako
interpelazioaren ondoriozko mozio hau. Haur eta nerabeei
emandako arretak lehentasunezko kezka izan behar du aginte
publikoentzat, eta Legebiltzarrak lege-bultzada emateko eta
Jaurlaritzaren kontrola ahalbidetzeko beharrezkoak diren
neurriak hartu behar ditu, hain zuzen ere, haurren nahiz
nerabeen eskubideak aitor zein berma daitezen.

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legea
indarrean sartu zenetik hasi eta urtebeteko epean prestatu
eta onartu behar zuen Jaurlaritzak adingabeentzako etxeen
araudia. Badakigu jakin azkenaldian ugariagoak izan direla
foru-erakundeekin adostasunera iristeko harremanak eta
bilerak, eta badakigu ia adostuta dagoen zirriborroa ere
izan badela. Bilkura-aldia gaur amaituko da, eta tira,
ondorengo erdibideko zuzenketara iritsi gara:

Lehena. "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen
dio bizkorragotu dezala arau erregulatzailearen tramitazioa
eta onarpena, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko
Legea betebeharrari lehenbailehen erantzun ahal izateko.

Bigarrena: "Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari
eskatzen dio aurkez dezala 2007 urtearen barruan babesik
gabe dauden adingabeen egoitza-harrerako zentroetako
funtzionamenduko baldintzak Euskal Autonomia Erkidego osoan
modu homogeneoan arautuko dituen dekretua".

Araudi hori oso garrantzitsua delakoan gaude. Araudi hori
hainbat erakundek