Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hizkuntza-ereduak erreformatzeko dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.11.09
72
06:04
Deialdiko bigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00055Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hizkuntza-ereduak erreformatzeko dituen asmoei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:35)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (09:46)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (09:50)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (09:59)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (10:11)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:20)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (10:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:39)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (10:46)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (10:48)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (10:53)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (11:00)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:03)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (11:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:12)Bideoa ikusi

Testua

Gai zerrendako bigarren puntura joango gara: "Mozioa Iñaki
Oyarzabal de Miguel, Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak hizkuntza-ereduak erreformatzeko dituen
asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Oyarzabal jaunak dauka hitza, bere ekimena aurkezteko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: ... hizkuntza-ereduak
eraberritzeko aukerari buruz eztabaidatu genuen Campos
jaunari egin genion interpelazio batean, hain zuzen ere,
bere sailak gaur egungo hizkuntza-ereduen sistema
eraberritzearen inguruan zituen asmoei buruzkoan.

Beste batzuetan bezala, sailburuak modu adierazkaitz eta
zehaztugabean aurreratu zigun gaur oso adostasun zabala
duen ereduen sistema eraberritzeko nolabaiteko asmo izan
daitekeena. Egun sistema horrek adostasun zabala badu ere,
eredu bakar, malgu eta etereo samarrerako aldaketa
proposatzen zaigu. Eredu horren arabera, euskara izango
litzateke irakas-hizkuntza eta hizkuntza nagusia, baina ez
da zehazten familiak zein egoeratan egongo liratekeen eta
zer nola eskainiko litzatekeen ikastetxeetako bakoitzean.

Ikastetxeen autonomiari buruz hitz egiten da, eredu malgu
horri buruz hitz egiten da, eta azkenean, gure aburuz,
definiziorik eza da nagusi eta horrek segurtasunik eza
sortzen du familietan, azkenean oraindik ere ez dakitelako
zein eredutan matrikulatu ahal izango dituzten beren seme-
alabak, zein hizkuntza-eredutan egin ahal izango dituzten
ikasketak beren seme-alabek.

Lehengoan galdetu ziguten eta gaur hemen baieztatu nahi
dugu, baietz, guk sinesten dugula gaur egun indarrean
dagoen hizkuntza-ereduen sisteman.

Gaur egun dugun hizkuntza-ereduen sistema laurogeiko
hamarkadan lortutako adostasun zabalaren emaitza izan zen,
eta gure ustez, tresna erabilgarria izan da. Hortxe ditugu
emaitzak. Urte hauetan aurrera nabarmen egin dugula uste
dut, eta beraz, tresna erabilgarria izan dela baieztatzeko
moduan gara.

Aurrerapenak garrantzitsuak izan dira, esan bezala, baina
bistan da gauzak