Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari egina, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian urte judizialari hasiera emateko ekitaldian ez izateko arrazoiei buruz
2007.11.16
73
05:22

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00214Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian urte judizialari hasiera emateko ekitaldian ez izateko arrazoiei buruz

Izapideak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (14:48)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (Eserlekutik) (14:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahiru puntura joango gara: "Galdera,
Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
sailburuari egina, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
sailburua Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian
urte judizialari hasiera emateko ekitaldian ez izateko
arrazoiei buruz".

Gallastegui andreak dauka hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL jaunak: Lehendakari andrea,
legebiltzarkide jaun-andreok, sailburu jauna, arratsalde on
guztioi.

Zuek dakizuen bezala, galdera hau aurkeztu dugu jakin nahi
dugulako ea zergatik ez zinen izan joan den urriaren 19an
gure Autonomia Erkidegoan urte judizialari hasiera emateko
ekitaldian.

Zure sailetik hainbat arrazoi eman ziren, agendarekin
zerikusia zutenak, zuk ekitaldian parte hartzea ezinezkoa
zela zuritzeko. Eta guk pentsatzen dugu agenda hori hainbat
denbora lehenago antolatzen dela, eta, gainera, suposatzen
dugu lehentasun-ordena zorrotza jarraituz egingo dela. Ez
dakigu, baina pentsatu egiten dugu.

Era berean, Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek, oker edo
hutsik ezean, egiaztatu zuten ekitaldiaren aurreko egunean,
hau da, urriaren 18an, egiaztatu zenuela ez zinela izango
euskal magistraturaren protokolo-ekitaldian, eta kontuan
hartu behar da, oker edo hutsik ezean, gonbidapenak
irailaren 10etik aurrera bidali zirela, hau da, hilabete
lehenago.

Nolanahi ere, sailburu jauna, zuk askotan utzi duzu argi
zure haserrea zure ustez, eta hitzez hitz aipatuko dut
"jarduera judizial jakinen atzean eskuinaren interes
alderdikoiak baino ez daudelako eta bultzada politikoak
interes horiei erantzuten dielako". Beste era batera
esanda, sailburu jauna, lehendakari jauna
desobedientziagatik auziperatu izanaz ari zinela pentsatzen
dugu.

Badirudi, beraz, sailburu jauna, Euskadiko urte judizialari
hasiera emateko ekitaldian ez zenuela parte hartu, nolabait
ere, adierazi eta erakutsi nahi zenuelako ez zatozela bat
epaileen erabaki batekin, kasu honetan gure Autonomia
Erkidego