Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, M.ª Gemma Zabaleta Areta Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Mendekotasun Legea Euskadin aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.11.23
74
06:09
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00061Mendekotasun Legea Euskadin aplikatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:13)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:25)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (12:36)Bideoa ikusi

Sáez Molinuevo, Garbiñe (NV LT) (12:41)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (12:49)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:54)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (13:03)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (13:08)

Berriro ekin zaio bilkurari. (13:56)

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (13:56)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (14:00)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (14:01)Bideoa ikusi

Sáez Molinuevo, Garbiñe (NV LT) (Eserlekutik) (14:01)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (Eserlekutik) (14:02)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:03)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (14:04)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:05)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (14:07)

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Mozioa,
Gemma Zabaleta Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, Mendekotasun..." (legebiltzarkide jaun-andreok
uzten didatenean jarraituko dut), "... Mendekotasun Legea
Euskadin aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Zabaleta
andreak dauka hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Mozio hau eragin duten arrazoiak Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuari duela hamabost egun egindako
interpelazioan baliatu genituen.

Orduan esan genuen, eta berriz esango dugu, pertsonen
autonomiaren aldeko legea eskubideak bermatzen dituen lege
bat dela, eta, gainera, lehenengo aldiz bermatzen dituela.
Interpelazioari erantzunez, hemen esan zen eskubide horiek
lehendik bermatzen genituela Euskal Herrian, baina hori ez
da egia, eskubideak legeek bermatzen baitituzte, eta,
gainera, hala izango balitz ez genuen orain dugun egoera
izango, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbatu ere egin gabe
zeuden pertsona askoren, mendeko egoeran dauden pertsona
askoren, eskaera ugari ari baitira azaltzen.

Legeek bermatzen dituzte eskubideak, beraz, eta prestazioak
ere bai. Eta, esan bezala, lege honek lehenengo aldiz
jotzen du eskubide subjektibo perfektutzat laguntza
jasotzea eta inoren mende ez bizitzea, lortu ezin denean.

Mozio honetan, beraz, lehenik eta behin, lehenengo puntuan,
legea ikuspegi politikotik balioetsi nahi dugu. Eta legea
ikuspegi politikotik balioesteak ez du esan nahi lege honen
propaganda egitea, baizik eta euskal herritarrei, euskal
gizon-emakumeei, jakinaraztea lege hori existitzen dela,
legea eskubideak sortzen ari baita euskal herritarrentzat,
eta horren berri, beraz, eman egin behar zaie herritarrei.

Eta, ondorioz, esaten dugu gure ustez euskal administrazio
publikoek, hasteko, legearen berri eman behar dutela, ez
baitute egiten. Eta gainerako autonomia-erkidegoetan, eta
berdin