Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Bizkaian, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean ospitale bat eraikitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.11.30
75
06:28
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00451Bizkaian, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean ospitale bat eraikitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (09:36)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (09:46)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (09:49)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (09:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (09:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (10:03)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (10:08)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (10:10)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (10:11)Bideoa ikusi

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (10:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Bizkaian,
Nerbioi ibaiaren eskuinaldean ospitale bat eraikitzeari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal Talde
Popularraren ordezkariak dauka hitza. Iturmendi andreak
dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Egun on, legebiltzarkideok.

Euskal osasun-sistemako azpiegiturak eta ekipamenduak
modernizatzeko eta egokitzeko planak, Jaurlaritzaren
Kontseiluak onartutakoak, hauxe du bere helburuetako bat:
Osasun Sailak, Osakidetzaren bidez, osasunaren esparruko
helburuak betetzeko eta etorkizuneko laguntza-eskariari
erantzuteko egingo dituen inbertsioak identifikatzea,
planifikatzea eta zenbatestea.

Bizi-itxaropenari buruzko azterketa ere egin du, eta horren
arabera 77,3 urteko bizi-itxaropena dute gizonezkoek eta
84,4 urtekoa, aldiz, emakumezkoek. Ezintasunik gabeko bizi-
itxaropena, berriz, 67,9 urtekoa izango da gizonezkoentzat
eta 72,6 urtekoa emakumezkoentzat. Datu horien argitara,
gizonezkoek 9,4 urte ingurutan izango dute ezintasunen bat
eta emakumezkoek 11,8 urtetan. Horrek ondorio nabarmenak
izango ditu osasun-zerbitzuetan.

Horrezaz gain, aurreikuspenen arabera, 2001ean 65 urte
baino gehiagoko biztanleria % 16 izatetik 2015ean % 21
izatera igoko da. Une honetan 400.000 dira 65 urte baino
gehiago dituztenak, eta horietatik 200.000 dira 75 urte
baino gehiagokoak. Horrek esan nahi du laguntzarako
baliabideen kontsumoa handiagoa izango dela, biztanleriarik
zaharrena delako horiek gehien erabiltzen dituen taldea.

2002az geroztik, gainera, sare publikoan erregistratutako
65 urte baino gehiagoko pertsonen ospitale-altak gainerako
biztanleriarenak baino handiagoak dira. Datu horretaz gain,
kontuan izan behar dugu adinekoek ospitaleetan egiten
dituzten egonaldiak gainerako gaixoenak baino bi edo hiru
egun gehiagokoak izaten direla batez beste.

Beraz,