Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegorako oinarrizko hezkuntzako curriculumari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.11.30
75
06:28
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00460Euskal Autonomia Erkidegorako oinarrizko hezkuntzako curriculumari buruz

Izapideak

Ekimena ezetsi da

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (12:09)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (12:18)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (12:25)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (12:38)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (12:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:02)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:08)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (13:12)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (13:18)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:20)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko
hezkuntzako curriculumari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta Euskal Talde Sozialistaren ordezkariak, Celaá andreak,
dauka hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Egun on, legebiltzarkideok,
presidente andrea.

Hainbat arrazoi izan ditu Euskal Sozialistak taldeak gaur
Legebiltzarrean eztabaida honi bide emateko. Izan ere,
herri batentzat erabakitzailea eta estrategikoa den gai
bati buruz jardungo dugu, hain zuzen ere, euskal
gizartearen oinarrizko hezkuntza-maila finkatzeko balio
duten eduki eta metodologiak ezartzeari buruz.

Badakigu hezkuntza dela herrialde baten nortasun-agiria,
zer den egiaztatzeko modurik onena. Herrialdeei bertako
herritarren hezkuntza-mailak eta bikaintasunaren inguruan
hartutako konpromisoak ematen die ospea. Haatik, euskal
gizarteak nekez konprometitu ahal izango du bere
hezkuntzarekin (Finlandiakoak egiten duen bezala, bide
batez esateko), bertako ordezkari legitimoei eztabaidatzeko
aukera ebasten bazaie. Asko jota, aurkezpen teorikoetara
harrizko gonbidatuak bagina bezala joateko aukera besterik
ez zaigu eskaini ordezkari politikooi.

Hortaz, horixe da aurpegiratu nahi dizuegun lehen alderdia.
Beraz, argi eta garbi baiezta dezakegu curriculum hau
akordio politikorik gabe sortu dela, Jaurlaritzak ez baitu
aintzat hartu Legebiltzarra.

Leporatu nahi dizuegun bigarren alderdiak hezkuntza-
curriculum hau prestatzeko prozeduran Jaurlaritzak bere
erantzukizuna alde batera uztearekin du zerikusia. Uzte
horren ondorioz izandako hutsunea itunpeko irakaskuntzak
bete zuen lehenik, eta irakaskuntza publikoak ondoren,
konparaziozko bidegabekeriaz. Bere ardura uzteak, ordea,
ondorioak izan ditu, curriculuma prestatzeko prozedura
ibiltari horrek alubioi bidez sortu den zerbait ekarri
baitugu, modu koherentean uztartzen diren zatiak dituen
sistema gisa konfiguratu ez dena, eta ulertezina