Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak, Ezker Abertzalea eta Misota-Aralar legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Praileaitz I leize-zuloaren natura-ingurunea kontserbatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2007.12.14
77
03:06

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00467Praileaitz I leize-zuloaren natura-ingurunea kontserbatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (10:03)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (10:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (10:26)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (10:35)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (10:41)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (11:00)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (11:05)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:11)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (11:17)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (11:18)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (11:22)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euskal Sozialistak, Ezker Abertzaleak eta
Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeek egindako legez besteko
proposamena, Praileaitz I leize-zuloaren natura-ingurunea
kontserbatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta proposamena egin duten taldeen txanda denez, Ezker
Abertzalea taldearen ordezkariak dauka hitza.

Esan, Ezenarro andrea ez dagoela gure artean, zeren eta
atzo izan zuen hirugarren umea, eta zorionak guztion ordez,
horregatik ez dago gaur ekimen honen defentsa egiten.
Basterrika andreak dauka hitza.

BASTERRIKA UNANUE andreak: Bilbao andrea,
legebiltzarkideok, egun on.

Egia da gaur, hemen, orain dela hilabete bat, gutxi
gorabehera, Hezkuntza Batzordera etorri zen gai baten
harira eztabaidatuko dugula. Hezkuntza Batzorde horretan
gaia izan zen Praileaitz leize-zuloa eta bere inguru
kulturalaren babesaren inguruan hausnarketa edo agerraldi
batzuk egitea.

Eta nik, gaia pixka bat situatzeko, ibilbide ttiki bat egin
nahi dut: egia da Hezkuntza Batzorde horretara, nolabait,
talde baten oniritziz edo eskakizunez etorri zela gaia,
kezkatuak zeudelako Gobernuak, nolabait, leize-zulo hori
babesteko sortu zuen dekretu batek ekartzen zuen eraginaz.
Beraien ikuspuntutik ez zen nahikoa, eta zerbait gehiago
eskatzen zuten. Hori horrela ikusirik, baloratu zen guztien
oniritzia edo pentsamendua aztertu behar zela,
errealitatearen planteamendu orokor bat ikusi ahal izateko.

Eta horrela, lehenbiziko agerraldia Azkarate andrearena,
sailburuarena, izan zen. Egia esan, luze hitz egin zuen,
dekretua sakon aztertu zuen, oso modu tekniko batean, nire
modu partikularretik, niretzat zenbait kasutan, gainera,
ulertuezin ere egin zen, baina eskertzen dizkiot bere
esplikazio guztiak.

Era berean, esplikatu zuen dekretu horren inguruan zenbait
taldek egindako emendakinen inguruan Gobernuak hartutako
erabakien balorazioa; partikularki, Praileaitzen Lagunen
taldeak, Debako Udalak eta Zeleta Harrobiak eta