Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, alokairuko etxebizitza babestuak erosteko aukera arautzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.02.21
84
05:32

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00486Alokairuko etxebizitza babestuak erosteko aukera arautzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (13:11)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:19)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:27)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (13:35)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:39)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (13:45)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:50)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:55)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (14:01)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:03)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (14:06)

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, alokairuko
etxebizitza babestuak erosteko aukera arautzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Talde Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak, dauka
hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

2006-2009 aldirako Etxebizitza Planaren ildo nagusien
artean Euskadin alokairuaren merkatua sustatzea agertzen
da, gure Autonomia Erkidegoan etxebizitza lortzeko dugun
arazo larriari erantzuteko asmoz.

Horrela, egia bada ere alokairu-erregimenak gure Autonomia
Erkidegoan etxebizitza eskuratzeko aukera gehiago ematen
duela, errealitatea da, Eusko Jaurlaritzak politika hori
oker kudeatu izanaren ondorioz, egoera benetan zaila dela.

Lehenik eta behin, gure Autonomia Erkidegoan, Espainiako
gainerako tokietan bezala, jabegoaren aldeko kultura da
nagusi. Eta horren eraginez, etxebizitza behar dutenek,
batez ere gazteek, nahiago dute etxebizitza jabetzan
eskuratu alokairuan eskuratu baino. Horixe egiaztatzen dute
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bata bestearen
atzetik egindako inkestek: etxebizitza behar duten gazteen
% 70ek nahiago dute etxebizitza jabetzan hartu eta % 30ek
hartuko lukete alokairuan, nahiz eta hainbat
baldintzarekin, besteak beste, alokairua hilean 300 eurotik
beherakoa bada.

Bestalde, adierazi behar da Euskadin alokairuaren merkatua
urria dela; izan ere, etxebizitza libreen % 5 baino ez da
alokairuan eskaintzen eta etxebizitza babestuetan, berriz,
eskaintza ez da % 25era iristen. Eta, esate baterako,
alokairuaren batez besteko prezioa hilean 867 euro
ingurukoa da.

Datu horiek argi uzten dute gaur-gaurkoz alokairua ez dela
batere aukera sendoa gure Autonomia Erkidegoan.

Hirugarrenez, eta honexek bultzatu gaitu ekimen hau
aurkeztera, adierazi behar da Jaurlaritzak bultzatu nahi
izan duen alokairu babestuaren erregimenak dituen
berezitasunak direla-eta ez dela batere aukera erakargarria
etxebizitza eskuratzeko.