Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, Osakidetzaren ospitaleetako larrialdi-zerbitzuen kolapsoari buruz
2008.02.21
84
05:32
Deialdiko hamargarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00231Osakidetzaren ospitaleetako larrialdi-zerbitzuen kolapsoari buruz

Izapideak

Osasun sailburuak eman du erantzuna.

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:57)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (16:58)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (16:59)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (17:01)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamargarren puntura joango gara: "Galdera,
Juana Iturmendi Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Osasun sailburuari egina, Osakidetzaren ospitaleetako
larrialdi-zerbitzuen kolapsoari buruz".

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Urtarrileko lehenengo egunak, larrialdi-zerbitzuak
gainezka: gaixoak ordu luzetan noiz artatuko zain, gaixo
batzuek berrogei ordutik gora egin zuten larrialdietarako
gelan plantara eraman aurretik, boxetan bi ohatila. Eta
gripe-agerraldi bat baino ez zen izan. 120 kasu baino ez
ziren izan, eta izurritetzat jotzeko 100.000 biztanleko 400
kasu izan behar dira.

Sailburu jauna, larrialdi-zerbitzuetan zerk eragin zuen
egoera kaotiko hori, eta zein neurri hartuko dituzu berriz
ere ez dadin horrelako zerbait gerta?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Osasun sailburuak dauka hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Arratsalde on.

Lehenik eta behin, Erret Akademiaren Hiztegira joko dut.
Uste dut garrantzitsua dela. Honako hau jartzen du: "Kaos:
Kosmosa eratu aurretik zegoen formarik gabeko egoera
zehaztugabea". Bigarren adiera da "nahastea, antolaketarik
eza".

Osakidetzan ez zen nahasterik izan, eta arazoa ez zen
antolaketarik eza izan. Gaixoak banan-banan artatu ziren,
gaixorik larriena hain larri ez zegoen gaixoa baino
lehenago.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu jauna.

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Ez ziren lehen mailako
arretako langile gehiago jarri, ez ziren lehen mailako
arretako larrialdietarako ordutegiak luzatu, eta, sistema,
sailburu jauna, ez zenez denetara iristen, lehen mailan
artatu ezin ziren gaixoek, bada, larrialdietarako
zerbitzuetara jo zuten. Eta inork ez du gogoko
larrialdietara jotzea, sailburu jauna.

Eta ospitaleetako larrialdiak ere ez ziren indartu,
egonaldi ertain eta luzeko ospitaleekin ez zen
koordinaziorik egon, eta zerbitzuek gainezka egin zuten.
Eta Gabonak ziren, eta hori ezin zen aurreikusi,