Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako proposamena, Balenciaga auzian atzemandako irregulartasunak aztertuko dituen ikerketa-batzorde bat sortzeko eskaera. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.04.18
87
04:12

Jatorrizko ekimenak

08\11\08\00\00017Balenciaga auzian atzemandako irregulartasunak aztertuko dituen ikerketa-batzorde bat sortzea.

Izapideak

-

Hizlariak

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (11:22)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:30)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (11:35)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (Eserlekutik) (11:40)Bideoa ikusi

Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT) (11:41)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (11:56)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:02)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (12:06)Bideoa ikusi

Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT) (12:10)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:13)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:17)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako proposamena,
Balenciaga auzian atzemandako irregulartasunak aztertuko
dituen ikerketa-batzorde bat sortzeko eskaera. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Mesedez jarraitzen dugu eta ixiltasuna eskatzen dut. Euskal
Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza.

SEMPER PASCUAL jaunak: Gaur ez dugu hitz egingo ondare
publikoaren kudeaketan izandako irregulartasunak ikertzeko
batzorde bat sortzearen komenigarritasunaz bakarrik. Gaur
ez dugu hitz egingo Balenciaga museoaren proiektuaren
gainean gertatutako guztiari buruzko eskandaluan aginte
publikoek izandako jokabidea argituko duen ikerketa-
batzorde bat sortzeaz bakarrik. Gaur, legebiltzarkide jaun-
andreok, horrezaz guztiaz gainera -eta, segur aski,
horrexek du garrantzirik handiena Legebiltzar Talde
Popularrarentzat-, aukera baten aurrean gaude.

Gaurko hau aukera ezin hobea da herritarrei, besteak beste,
honako hau adierazteko: politikariok euren dirua benaz
hartzen dugula; ez gaudela prest bere dirua oker kudeatzea,
behar bezala ez kontrolatzea, onartzeko; eta aginte-posizio
batez baliatuz bizkorren batzuk egoeraz baliatzea ez dugula
onartuko eta denok elkarrekin egingo dugula lan Getarian
benetan zer gertatu zen jakiteko.

Gaurko hau aukera ezin hobea da oso mezu argia, garbia eta
zorrotza igortzeko: ez dugu beste aldera begiratuko, ez
gara besoak gurutzatuta geratuko, eta ez dugu onartuko
inork ez asumitzea gertatu denari buruzko erantzukizun
politikoa.

Horregatik, gaur hemen ikerketa-batzorde bat eratzea onetsi
behar dugu Balenciaga kasuan gertatutako guztia argitzeko;
izan ere, ostera, aukera bat dena azkenean desilusio
bihurtuko da; izan ere, ostera, herritarrak oraindik ere
gehiago aldenduko dira politikariengandik; izan ere,
ostera, egia osoa jakiteko prest ez gaudela helaraziko
dugu. Mezu horixe helaraziko lukete, bederen, proposatutako
ikerketa-batzordea eratzearen alde agertuko ez
liratekeenek.

Legebiltzarkide