Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Osakidetzako itxaron-zerrenden gaineko informazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.04.25
88
06:46

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00519Osakidetzako itxaron-zerrenden gaineko informazioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (11:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT) (11:42)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:44)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (11:47)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (11:50)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Osakidetzako itxaron-zerrenden gaineko
informazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Euskal Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza.
Iturmendi andrea, zuk daukazu hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Zain egoteko denbora hori funtsezkoa izaten da osasun-
laguntzaren kalitatean, eta kasu batzuetan osasun-
prestazioaren arrakastaren edo porrotaren arteko aldea
izaten da. Herri-defendatzaile batek esan izan du itxaron-
zerrendek, nolabait ere, eraso egiten diotela herritarrek
osasun publikorako duten eskubideari.

Iaz Euskadiko pazienteek aurkeztutako erreklamazioen % 35
itxaron-zerrendek eragin zituzten. 2007an 6.000
erreklamaziotik gora aurkeztu ziren idatziz itxaron-
zerrendengatik.

Hain zuzen ere, itxaron-zerrendengatik kontratatzen dituzte
osasun-laguntzarako poliza pribatuak herritarrek,
baliabideak eta aukerak dituzten herritarrek, jakina,
horixe izaten da era horretako polizak kontratatzera
behartzen dituen arrazoi nagusia. Kontua da itxaron-
zerrendarik ez izatea osasun-laguntza jaso ahal izateko.
Zehatz-mehatz Euskadin 305.000 pertsonak dute mediku-
aseguru pribatu bat. Hau da, euskal herritarren % 15
inguruk poliza pribatu bat ordaintzen dute.

Talde popularrak gai honi buruzko makina bat ekimen
aurkeztu izan ditu Ganbera honetan, bai herritarrentzat
interes handia duen gaia delako, bai osasun-sistema baten
kalitatearen adierazleetako bat delako. Baina, itxaron-
zerrendak murriztea beharrezkoa den bezala, ezinbestekoa da
herritarrek itxaron-zerrendak nola dauden jakitea,
orokorrean eta euren kasuan. Horregatik, gure ustez
itxaron-zerrenden egoerari buruzko informazio publikoa eta
pertsonalizatua ezarri behar da.

Horregatik nahi dugu Gobernuak itxaron-zerrendei buruzko
informazioa ematea, bai Legebiltzarrari, bai herritarrei,
oro har, eta