Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

17
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari egina, eskolara joaten diren adingabeen arretarako programei buruz
2008.04.25
88
06:46
Deialdiko hemeretzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00275Eskolara joaten diren adingabeen arretarako programei buruz

Izapideak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak erantzuten du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (18:07)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (18:08)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:08)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (18:10)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hemeretzigarren puntura joango gara:
"Galdera, Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
sailburuari egina, eskolara joaten diren adingabeen
arretarako programen buruz".

Quiroga andrea dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea,
eta, zure baimenarekin, eserlekutik.

Iazko ekainaren 15eko osoko bilkuran aho batez onetsi zuten
legebiltzarkide guztiek erdibideko zuzenketa bat.
Erdibideko horretan urtebeteko epea ezartzen zen,
Familiaren Erakundeen Batzordean familiako eta laneko
bizitza uztartzeko beharren azterlan bat egin ondoren,
ondorioak onets zitezen, bai eta oporretan eskola-umeei
arreta eskaintzeko programak martxan jartzeko jarraibideak
ere.

Epea amaitzear dago, eta udako oporrak hurbiltzen ari
direla ikusita, Euskal Talde Popularrak honako galdera
hauek egin nahi dizkizu: ba al dauka sail horrek 2007ko
ekainaren 15eko legebiltzar-akordioaren 1. puntua betetzeko
asmorik? Eta, bestalde, ba al dauka sailak datozen udako
oporretan eskola-umeei arreta eskaintzeko programak martxan
jartzeko asmorik?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea. Sailburuak
dauka hitza.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Lehenengo galderaren erantzuna bai da. Eta
bigarren galderaren erantzuna ere bai. (Barreak)

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko. Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Pozten nau zure erantzunak, sailburu jauna. Espero dugu
esan duzuna egia izatea. Baina gauza batek kezkatzen gaitu;
izan ere, oraintsu izan dugu familiari buruzko lege-
proiektua, familia babestu eta familiari laguntzeko lege-
proiektua ezagutzeko aukera, eta ikusi dugu zerbitzua
pixkanaka egokitzen joango dela adierazten dela bertan.

Eta horrek apur bat... harritu egin gaitu, egia esan, eta,
batez ere, defentsiban jarri gaitu, iruditzen baitzaigu
zerbitzua ez dela izango, beste autonomia-erkidego
batzuetan bezala, Valentzian edo