Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean duen gizarte-politikari buruz
2008.05.09
89
02:45
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00184Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean duen gizarte-politikari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:32)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (11:39)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:50)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (11:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntura joango gara:
"Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak
etxebizitzaren alorrean duen gizarte-politikari buruz".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Arratsalde on.

Sailburu jauna, gaur planteatzen dizugun interpelazioa
etxebizitza-politikako oso alderdi zehatzari buruzkoa da,
hain zuzen ere "etxebizitzaren alorreko gizarte-politika"
dei dezakegunari buruzkoa, eta halaxe deitu dugu ekimen
honen tituluan. Guretzat etxebizitzaren alorreko gizarte-
politika kasu honetan Eusko Jaurlaritzak gure Autonomia
Erkidegoan etxebizitza eskuratzeko zailtasun bereziak
dituztenei etxebizitza eskuratzea errazteko edo bermatzeko
bultzatzen duen neurri-multzoa da, nahiz eta, gauzak nola
dauden ikusita, etxebizitza eskuratzeko zailtasunaren datua
bakarrik kontuan hartuta ez legokeen bereizketarik,
etxebizitzaren eskatzaile gehienek baitituzte etxebizitza
eskuratzeko zailtasunak.

Dena den, euskal herritar batzuek zailtasun handiagoak
dituzte; izan ere, beste arazo batzuk dituzte, hala nola,
lanik ez izatea edo osasun-arazoak, eta horrek gizartean
bazterkeria-egoeran edo bazterkeria-egoeran jausteko
arriskuan kokatzen ditu.

Hain zuzen ere, duela hainbat egun Azkarraga jaunak
gizarte-zerbitzuen eskaerari buruzko estatistiketako datuak
eman zituen, eta datu horiek agerian jarri zuten euskal
herritarren % 8,5 pobrezia-egoeran bizi direla, edo
pobrezia-egoeran jausteko arriskuan daudela. Era berean,
adierazi zen 182.000 herritarrek baliabide eskasak
dituztela eta 10.000 pobrezia larrian bizi direla. Gure
ustez gizatalde horiek lehentasun osoa izan beharko lukete
Jaurlaritzarentzat eta, jakina, zure sailarentzat.

Horrenbestez, interpelazio honen xedea bazterkeria-egoeran
dauden edo bazterkeria-egoeran jausteko arriskuan dauden
pertsonentzat zure sailak egiten dituen etxebizitza-
politikak dira, hain